Amatiñok:
> PSC, ostera, PSOErekin elkartutako alderdi independientea da-eta.

    "Elkartuta", "independientea"... bakarrik teorikoki. Praktikan, inoz 
PSCk kontra egin detsa PSOEri? Inoiz ez. Ridikuluraino: PSCk Kataluniako 
gobernuan, tripartitoan, lege bat atara, PSOEk Madrilen lege hori 
konstituzionalaren aurrean errekurritu eta Madrilgo diputatu sozialista 
katalanek ezer ez esan. Eta horrelaxe mila.


> Bi jatorri ezberdin horien arteko norgehiagoka sortze beretik izan da, 
> baina orain arte Reventós, Lluch, Obiols, Nadal, Serra, Maragallek eta 
> abarrek agindu duten arren, aurrerantzean, itxura guztien arabera, 
> Montilla, Manuela de Madre, Corbacho, Bustos eta euren kidekoen txanda 
> izango da.

    Politika katalana oso interesgarrixa iruditu jata orain arte. Baina 
oingo elekziñoak nigan halako tristura sentimendua sortzen dabe. CiUk 
estatutua saldu zeban (dana nire ikuspegitik jakina) poterea 
berreskuratzearen truke, eta PSOEak poterea emoten detsa estatutu light 
baten truk, eta jendeak bere botoz baietz esan; eta jokaldia borobiltzeko 
PSOEak PSCrekin bukatzen dau, lehen gutxi zana oin ez da ezer-ezer izango. 
Eleziñuak gutxienekoa dira.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to