|
Imanoltxun galdereri erantzutzealdera
edo:
-- Europan
inddarrian daguan tradiziñua jatorrizko bertsiñuana dok. Nik dakittenez,
Portugal, Danimarka, Holanda, Suedia, Noruega, Finlandia etabarretan normalena
jatorrizko hizkuntzari eustia dok. Ez horrenbeste Frantzian eta Alemanian.
Arrazoi bigaittik: Batetik merkatu haundixagua dok baiña, bestetik, "frantsesa"
eta "alemanaren" defentsa ofiziala eurek ez bajuek eitten... zeiñek eingo jok
ba? Esate baterako, nik Tunisiako telebistan
pelikulak frantsesez ikusi izan jittuak, arabierazko
azpidatzieaz.
-- Zine-bakaketa komertzialak lotura haundixa
jakak Espaiñian zine-areto eta telebisiñuan artian. Zera, telebisiñuak zine asko
emoten jok. Baiña hor zihar ez dok horren normala. Telebisiñuak telesaillak,
realityak eta holakuak emoten jittuk, baiña zine gitxi. Zinia ikusteko zinera
juan bihar dok.
-- Esan biharrik
ez, mundurik gehixenian bigarren hizkuntzia (lingua franca edo) inglesa
dala. Frantzian, Alemanian, Eskandinabian eta Japonian. Ni Islandian egon
nitzanian ez najuan iñor ezautu inglesez ez zekixanik. Behin mendixan galdu,
basarrittar bateaz tope ein, ez genduan alkar ulertzen, itxoiteko esan, andriari
deittu eta basarri galdu haretako etxekoandriak inglesez jekixan. Beste behin
Aragoi eta Biarnoko Piriniotan galdu (ez nok beti galtzen), basarri batera
jetxi, eta halamau urteko neskatilla biarnotarrak eta bixok inglesez konpondu
giñuan alkarreaz. Nik nahixo inglesa frantsesa baiño eta bere eskolako bigarren
hizkuntza, Espaiñiako mugan bertan, inglesa
zuan.
-- Ni bat natok
Imanoltxuaz. Nik ez juat uste jatorrizko bertsiñuak arrakasta haundirik izango
leukianik. Luzera, hobe euskerazko bertsiñua oingotxe (hogei urtera) etsitzea
baiño, bizitza luzia dok, gazte-jendiak besterik pentsau arren. Portugaleko
kasua adierazgarrixa dok. Portugaleko telebisiñuak jatorrizko bertsiñuan
emoten jittuk pelikulak, baiña Espaiñiako mugaldian, telebisiño española
ikusten dan lurraldian, bertako jendiak (dexente asko nekazarixak) nahixo izaten
jok pelikulak españolez entzutia, portugesez irakurtzia
baiño.
Amatiño
Nik galdera batzuk ditut kontu honen
gainean:
- Filmak telebisiñuan
jatorrizko bertsiñuan azpitituluekin emoten daben herrixetan, zelan emoten
dabez zinetan?
- Herri horretako bigarren
kultura-hizkuntza zein da, ingelesa? Hala uste dot, ze, hala bada gurea
espainola izango litzateke. Eta, parekatzekotan, pelikulak espainolez emoteko
eskatu behar genduan euskarazko azpitituluekin. Orduan bai, orduan filma
horrek "exitua" izango zeben ETB1en, hango herrixetan lez.
- Jakitteagatik, zeuen
telebistetan CNN eta beste atzerriko telebista batzuk ikusi/entzun ahal izango
dozue, ingelesez..., zenbatetan ikusten dozue?
- Alemanian zelan emoten dabe?
Ze, emoten desta populaziño askoko herrialdetan beren hizkuntzan emoten
dabela, hau da, ahal dabenetan bikoiztuta; eta azpitituluekin populaziño
gutxiagokoetan, kostu kontuongatik. Eta gu, gauza batzutarako euskaldunak izan
geinkez, baina beste batzutarako espainolak.
Guk bideokluban pelikula bat
hartzen dogunean (umientzako pelikulak ez badira, beti edo pelikula
amerikarrak) ingelesez ikusten dogu ingelezko azpitituluekin; baina euskal
telebistan holakorik gura neuke?? ba... kate euskalduna izan eta hori be
bakarrik azpitituluetan... uste dot ez nebala izango gustokua.
it
----- Original Message -----
Sent: Friday, October 20, 2006 3:20
PM
Subject: [eibar] Bertsiño
originala
Bikoizketa kontua ulertzeko 1982an jarri bihar
dok. Euskal publikua ohittuta jeguan pelikulak bikoiztuta ikusten. Merkatu
españolaren herentzixia dok hori. Oin, bihar bada, ez bikoiztia proponidu
leikek, "baitta euskeraren defentsan be", baiña 1982an ez jeguan holakorik
iñon burutan eta normalizaziñua, hain zuzen be, pelikulak euskeraz
ikusi ahal izatetik jetuan.
Proba guztiak ein dittuk. Filmerik onenak ipini,
ordurik onenian, iragarki barik... dana alperrik. Euskeraz bikoiztutako
pelikulak ikustiak esfortzua eskatzen jok... telebista aurrian jartzen danak
ein nahi ez dauan esfortzua, hain zuzen be.
Eta, bistan danez, ezta zineman be. Ze, zenbat
zine-areto daok Euskal Herrixan euskerazko pelikulak emoteko
gertu?
Horrez gaiñera, euskal famelixa guztiak ez dittuk
elebidunak. Famelixa askotan daok euskeraz ez dakixan norbaitt. Nere andria
euskaldunbarrixa dok (ahozko eibarrera hutsez), "Mihiluze" edo "Gaur Egun"
jarraitzeko gauza izan leikek, baiña ezin jok pelikularik aguantau, ezta
bost minutu be.
Nik dakidanez ETBk bixar bertan
jarriko lajeukek bertsiño orijinala azpidatzieaz, baiña horretarakko
"hizkuntza-agintarixak" esan biharko letsakek. Batek jakik zer esango ete leukian
Kontseiluak...
Dana dala, nere ustez, bertsiño orijinalak hainbat
arazo konponduko lajeukez, baiña aundientzixia... antzerako
paresido.
Amatiño
Azpidatzixen kontu hau ez dok bape barrixa. Bixar
eukiko juat billeria --beste gauza baterako-- horretaz askotxo dakixan
aditu bateaz eta, horretara, honako ekarri ahal izango doten erantzuna ez
dok neria soillik izango, zeozer "jantzixaua" baiño.
Amatiño
Amatiño, ez zara ba ihes egiten egongo (Forrest Gump moduan-edo)
Asier Sarasuaren kritiketatik ezta? ;) "Bueltauko nok" horretaz fidatuko
gara!
Amatiñoren testua gustatu bajata be, Sarasuan komentarixuak
neure egitten dittut, eta Oierren proposamena sinatuko neuke, proba moduan
bada be. Txarrera seguru ez dugula egingo.
Nik pentsatzen dot gaur
egunian euskarara bikoizteko ahots gutxi aldi askotan erabili/erabiltzen
dirala eta hori ez da egokia, errealismoa kentzen dio. Euskarara
bikoiztutako filmeek ez dute inongo arrakastarik, baina euskaraz
ekoiztutakoek, ostera, bai. Ala ez?
Hau guztiaren inguruan ikerketa
bat irakurtzen dihardut ta uste dot atarako dittudala bertatik hemen
komentatzeko gauza interesgarrixak.
Josu.
2006/10/19, Serafin Basauri < [EMAIL PROTECTED]>:
Bersiño
originalian eta azpitituluak euskeraz...! Erabat ados Oier.
Serafin
Oier Araolaza(e)k dio: > Amatiñok idatzi
du: > >> 4. Halandabe, ETBk ez jittun filmerik gehixenak
erderaz emoten euskeratzia >> garestixagua dalako, ETB1n ziniak
oso audientzia txikixa dakalako baiño. >> ETB1k gustura gastauko
lajeuken diru gehixao euskerazko bikoizketetan, >> jendiak
ikusiko baleun (soluziño ona litxaken), baiña... >> >>
5. Hogei urte pasau arren zeraittik euskal audientziak ez jon zinerik
>> ikusten? Galdera erreza eta erantzun
gatxa. >> >> > Urtiak aurrera eta pelikulen asunto
horretan aurrerabiderik egiten ez > dala ikusita, ez legoke gaizki
pelikulak bertsio originalian eta > euskarazko azpitituluekin
botata ahalegin batzuk egitia. Nik bentajia > bakarrik ikusten
detsat horri: > > - Oin baiño audientzia eskasagua nekez
eukiko dau, asike galtzeko > handirik ez. > - Merkiaua izango
da (subtitulatzia doblatzia baiño merkiagua izango >
dalakuan) > - Euskera eta inglesa, bixak batera praktikatzeko aukera
emongo desku. > - Erdaldun batzuk be hurbildu leikez ETB1era horrek
pelikulok bertsio > originalian ikustera (George Clooneyren
benetako ahotsa entzun nahixan > besterik ez bada) > -
Pelikulak doblatzeko Espainian dagoen joera alde batera utzi eta >
Belgika edo Holandako ohitura kosmoPolitagoaren alde egitea litzateke.
> - ETB1en irudia hobetzen lagunduko leuke (bertsio
originalean > eskaintzeak beti du halako puntu kultureta bat)
inteligentsiaren eta ez > inteligentsiaren aurrean. > -
Euskarari mesede egingo genioke, zineak euskaraz inork ez duela >
ikusten etengabe erakusten ibiltzeak mesede gutxi egiten baitio.
Hobe > kendu eta beste bide batetik saiatu. > >
Esandakua, bentajia bakarrik ikusten detsat. > > Urtzi
Urrutikoetxeak azpitituloen aldeko defentsa egin zaban Argian, eta
> ondo egin ere: > > http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?1974&23695 > >
oier. > _______________________________________________ > Adi
gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > >
http://www.eibar.org/zerrenda > >
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > >
_______________________________________________ Adi
gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
--
[EMAIL PROTECTED] http://www.blogak.com/josu
Oharra: Baliteke
mezu honek legalki, guztiz edo partzialki, babestutako informazio pribatua
edukitzea. Informazio hau hartzailearentzat baino ez da. Gaizki bideratua
izan bada transmisio edo helbidean erratu izanagatik, mesedez igorleari
jakanarazi mezu honi erantzunez. Hartzailea ez bazara, ezin duzu erabili,
aditzera eman, zabaldu, kopiatu, imprimatu, ezta daukan informazioa kontutan
hartu ere.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak
bidaltzeko:
[email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza
eteteko: [EMAIL PROTECTED]
|