Amatiñok:
-- Ni literatura-kontuetan morroi hutsa nok. Ezer gitxi jakixat. 
Nobela, ipuina, narratiba, poesia... Ez jatazak gustatzen (hau esaterik 
ez badaok be), fikziñuak ez najok asetzen. Saiakerak eta gertakari 
historikuak (edo historiatuak) ostera bai. Neretzat irakurliburuak ez 
dittuk denborapasarako, aurretik ez nekixan zeozer barriaz enteratzeko 
baiño. Bihar bada nere lanbidian katigu nok.

XME:

Urteekin konturatu naiz badagoela jendea fikzioa maite duena, eta beste 
batzuk ez hainbeste. Literaturan bezala funtzionatzen du banaketak 
telebistan ere: pelikulen zaleak / reality edo erreportajeen zaleak. 
Norberaren aiurriarekin du zerikusia, nonbait.

Hala ere, orain bi mila urte Horazio poeta latindarrak esana utzi zuen 
bazirela erabilgarritasuna bilatzen zuten idazleak, beste batzuk 
edertasunaren xerka saiatzen zirenak, baina bere ustez onena zela... 
qui miscuit utile dulci: atseginari probetxua eransten diona alegia.

Esaldi hori etorri zait gogora oraintsu atera dugun liburu bat 
dela-eta: "Urtebete itsasargian", Miren Agur Meabek gaztetxoentzat 
idatzitako nobela: mutiko bilbotar bat osaba farozainarengana daramate 
36ko udan, eta bere ikuspegitik kontatuko digu gerrak Euskal Herrian 
iraun zuen urte hori. (Barkatu propaganda)
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to