Xabierrek:
> Bai, zuk esaten dituzun horiek egiazkoak dira. Nor eta Non kasuan. 
> Badirudi Zarauzko kaleko zaharren kontua dela (eta esnob gazte batzuena 
> ere bai gaur egun). Dena dela, galbidean omen
> dago kontu hori.

Neurri batean ados, baina ez guztiz. Galbidean egongo da, baina 60
urtetik aurrerakoen artean normal-normala da (esango neuke Zarautz, 
Zarautzen eta Zarautzek bezain arrunta dala, barrena).

Azken urtiotan Zarauzko euskeria jasotzen jardun dogu, eta hementxe
Zarauztarren artian jasotako adibide batzuk. Nahi beste dagoz:


- Orduan zan Zaautza polita, zeak zabenian, palaziyo guztiyak, eta, jo!
Zaautza zan orduan elegantia, Zaautza.

- Ez, Zaautza herri ona zan, konjuntuan herri ona zan. Zumaiarrak zian
espezialak.

- Zaautza izan da herri bat sastre gehiena eon dana.

- San Pelaioko bat jarri zan, este, alkate, lehen independiente ateatzen
zana hemen Zaautzan.

- Zaautzak jokatzen zun Bergaratarran kontra fuboleko partidua

...


Aasier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to