Elorzak: > nola herri eta auzo guztietako hizkerak aztertzeko eta ikertzeko bekak ematen > dituzten udalek, denek...
udalek? denek?... ironiaz diozu? azken urteotan, gipuzkeraren eremuan ez dira izango 10 udaletxe horrelako bekak eman dituztenak. Eta kasurik gehienetan ahozko ondarea biltzeko bekak izan dira: etnografia, ohiturak... ez bakarrik herriko hizkera batzeko. Gehienak 5000-6000 euro inguruko bekak. Guztira, Gipuzkoako udalek herri hizkerak jasotzen gastatutako diru kopurua, gutxi gorabehera pipi-canak jartzen gastatu dutenaren parekoa izango da. Eta jaurlaritzaren ekarpena egitasmo orokorretan? 0 euro inguru? Eta Gipuzkoako aldundiarena? 0 euro inguru? Eta Euskaltzaindiarena? Orain dela 15-20 urte inguru hasitako proiektu bat, oraindik ere emaitzarik eman ez duena. Eta zergatik hain gutxi Gipuzkoan, eta zergatik askoz gehiago Bizkaian eta Nafarroan? Horren inguruko irakurketarik ez dago? > ba urte gutxi barru auzoz auzoko hizkerak eta > ebakerak edukiko ditugu eskura (publiko izanda Interneten jarriko dituztelakoan). Egitasmorik gehienak ez dira publikoak izan, elkarte eta norbanakoek bultzatutakoak baizik. Baina udalek bultzatutakoetan ere jasotakoa hedatzeko ahalegina ikusten dut, kasurik gehienetan. Kasu bi ezagutzen ditut ondoen (biak udalenak): 1-. Eibar: online dago iaztik http://www.egoibarra.com/Eibar/Eibartarren_Ahotan 2.- Zarautz: joan zen astean erabaki zuen udalak material guztia online jartzea. Laster egongo da kontsultagai. > Euskaraz igual ez dugu egingo, baina jakingo dugu baserri > batetik besterako zein berezitasun eta desberdintasun zegoen. Euskaraz, igual, ez dugu egingo. Eta txarrena? euskara galduko dela, euskara asko galduko direla, zer dugunik ere jakin aurretik. Euskaraz, igual, ez dugu egingo. Eta beharbada, horren atzean dauden arrazoietako bat zera izango da, azken 30 urteotan herri-hizkerak ixiltzeko egindako ahalegina, jendea euskara estandarretik urrunduz, konplexuak sortuz, belaunaldien artean etena eraginez... Besteak beste. Euskaraz, igual, ez dugu egingo. Baina ez da izango azken urteotan "hainbeste" ugaritu diren bekengatik eta erakundeek herri-hizkerak jasotzeko egindako ahalegin izugarriarengatik. Asier _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
