Asierrek: - -iya dago Azpeitia inguruan (txikiya) - -idxa dago Zumaixan (txikidxa) - beste zeozer dago Getarixan (Zumaiarren antzerakua, baina ez hain xi-xa-xi-xa) - -idda dago Zarautzen
Mikelek: Nik ez dakit -idda zehazki nola ahoskatzen den, baina esango nuke Zarautzan -iya egiten dugula (gauza asko egiten ditugu "iya" Zarautzen; txistearekin akordatu naiz). Ez daukat -idda egin izanaren kontzientziarik. Eta zerrenda horretan besteetan ere niri dudak sortzen zaizkit: Azpeitian -iye ere egiten dute, ez dakit Getaria eta Zumaikoak bereizten (doinuak bai, oso diferenetak dira, baina ez dakit amaierak...), baina ez naiz gai hauetan batere aditua (eta ezta saiatuegia ere, segidan azalduko ditudan arrazoiengatik). Esango nuke joera nagusia -ia eta -ea egitekoa dela, haurrek eskoletan eta ETBn ikasten duten doinu eta amaiera motarekin. Gainera, "Zautza" gero eta jende gehiago dator bizitzera kanpotik --Eibartarren eskualdetik asko: dirua dagoen seinale, hemen etxeek dituzten prezioekin!!!--, matrimonio "misto" ugari daude eta azkenean bereizketa horiek denak filologoentzat geldituko direla uste dut. Baina bueno, herri hau filologoz beteta dagoenez eta nola herri eta auzo guztietako hizkerak aztertzeko eta ikertzeko bekak ematen dituzten udalek, denek, ba urte gutxi barru auzoz auzoko hizkerak eta ebakerak edukiko ditugu eskura (publiko izanda Interneten jarriko dituztelakoan). Euskaraz igual ez dugu egingo, baina jakingo dugu baserri batetik besterako zein berezitasun eta desberdintasun zegoen. Mikel _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
