Ia ba, astronomia-biologia-magnetismo xinplia hasteko: Iratargixak, lurraren errotaziño mogimenduakin batera, itsasoko ura maria goran eta beheran darabil, gezurra edo sorginkerixia?
Ba era antzerakuan landare eta zuhaitzen izerdixa (barrukua, gazteleraz "savia" esaten jakona) sustraietatik landare-burura gora ta behera dabil iratargixan magnetismo indarra aprobetxatuz, sinergia lortuz astruen magnetismuaz, eguneko ziklotan eta baitta hilabeteko ziklo ezberdiñetan. Iratargixak bi ziklo nagusi dakaz. Bata, ezagunagua, eguzki argixakin ikusten dan zatixan araberakua, betetik hutsera eta hutsetik betera, eta bestia eguzkixak urtebetian lez, goranzko fase bat (udaberri antzera edo) eta bestia beranzkua (udazkena). Hau da, egun batian iratargixan errekorridua jarraittu ezkero, konturatuko giñake eguzkixan antzerako zeoze egitten dauala, ekialdetik urten, hegoaldian alturia hartu eta mendebaldetik sartu. Hurrengo egunian be antzerakua, baiña piskat goragotik edo beheragotik. Ziklo bixak hilabete ingurukuak dira. Ezagunenak, argittasunanak 29 egun, 12 ordu eta 44 minutu dittu eta bestiak, benetako "hilgora" eta "hilbera", 27 egun, 7 ordu eta 43 minutu (normalian aldian edo lokalizauta eukitzen doten iratargi egutegitik atarata). Beraz, bixen artian desfase txiki bat dago. Egon leike, iratargixa igotzeko fasian eta hilbera deitzen dogun horretan, alderantziz be, eta baitta gorutz eta hilgoran edo betia eta behe behian eta abar. Ointxe momentuan, beranzko fasian dago, behe behian 22xan egongo dalarik eta baitta hilbeheran be, hilberri 20xan izango dala. Landarietan eta batipat zuhaitzetan (egurraren kalitatian oso oso oso garrantzitsua garaixan botatakua izatia), goranzko eta beranzko fasiek eragin haundixa dake; eta goranzko fasetan izerdi gehixao egongo da enbor eta hostoetan eta beranzkuan sustraietan. Euskarazko hilgora eta hilbera, jatorriz, bigarren aittatutako zikluari egokitzen jakozela be entzun izan dot. Horretara, "creciente" eta "menguante"rako hitzak faltako litxakiguz edo nunbaitx-noizbaitx bidian laga dittugu. Argi dagona da, lehen jendia gora begira gaur baiño gehixago egoten zala. Egun, edo pareko pantaillara, aurrera-aurrera edo behera gehixago begiratzen dogu, galtzen dogunaz ohartu be egin barik. Iñausteko adibidez, agirikua danez hauxe gauza xinpliau jakinda, iratargixa beranzko fasian egotia komenigarrixagua da. Izerdi gitxiago eukinda goiko aldian, adarretan askobe gitxiau sofritzen dau landariak. Ondo izan, Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
