Agur fisikuak, eskua eman, musuak, besarkadak eta abar...

Euskalerrixan, egixa esateko, ez gara oso protokolarixuak eta sarrittan 
jokoz kanpo harrapatzen gaittue eskua emoteko be. Protokolarixuak ez 
izatiaz gain, piskat legorrak be, gehittu geinke.

Portugalen be egunero, pertsona bat ikustian, nahizta egunero ikusi, 
eskua luzatu edo musua emoten dabe, lehelengo aldiz ikustian eta baitta 
agurtzian be. Han urtebete egin eta gero EHra bueltau nitzanian, hango 
txipa kendu barik, lagunei egunero eskua luzatzen eta musuak emoten hasi 
nitzan, parregarrixa izatera heldu arte, baiña poliki-poliki zentzu 
honetan bertarakotu (legortu) nitzan arte.

Ez jataz gustatzen protokoloz edo edukaziñoz egitten diranak 
faltsukerixaz egin leikezen neurrixan, bestela bai, eta asko. Pertsonen 
arteko gertutasuna bultzatzen dabe, kontaktuak aberastu egitten gaittu 
eta agur fisikuak harremanak erreztu egitten dittu.

Gari, sexista bada musuak neskei eta eskua mutilei, batera edo bestera 
aldatu biharko dogu. Maila batzutan, orain egitten den bezela, eskua 
danei (esate baterako lan harremanetan) eta beste batzutan, 
gertuagokuetan, lagunartian,

musuak danori.

Asier Arregi


Gari Araolaza(e)k dio:

>Jopelas! ba hori esan egiten da!
>
>Ni sarritan eskakeatzen naiz musuen kontu horretatik, bai laneko
>bilera eta bai horrelako ebentu organizatuetan. Ez gustora hartu edo
>ematen ez ditudalako, baizik eta sozialki nahiko sexista iruditzen
>zaidalako, emakume bat datorrenean musua ematea eta gizonezkoari ez.
>
>Eskua ematearekin ere zalantza izaten dut. Kanpoan ibili izan
>naizenean, toki batera iritsi eta denei eskua emateko ohitura dago,
>baita ezagutu ez eta txiripaz han alboko mahai batean hizketan dauden
>biri ere. Hau orokorra da Alemanian, Frantzian, Inglaterran eta abar.
>Astuna egiten da, baina gutxienez norma da eta ez dago pentsatzen
>ibili behar.
>
>Hemen musuena nahasiagoa dago.
>
>  
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to