Skype bidez urrutiko dei bat jaso dut gaur. Dakar-etik, Senegaletik. Bertan 
bizi da orain gure kuadrillako bat, Oier Alonso. Orain dela hiru hilabete 
iritsi zen Dakar-era, bertako Unibertsitatean irakasle izateko asmoarekin. 
Orduerdiz hitzegin dugu skype bidez eta primeran. Gonbidatu dut 
<eibartarrak> zerrendan izen ematera eta ziur aski animatuko da. 

Internet konexio ona Unibertsitatean ote duen galdetu diot, eta han baduela 
ulertu diot, baina etxean ere konexio ona duela eta handik ari dela. Orain 
hamabost egun Orangek erosi omen du bertako operadore nagusia, eta aste 
batzutan arazo dezente egon direla, baina orain berriz ondo doala dena. 
"Eibarren eta Dakarren txakurrak ortotsik" pentsatu dut nik. 

Unibertsitateko lanarekin ez dut oso stressatuta sumatu. Hiru hilabete 
ondoren 3-4 eskola baino ez omen ditu eman. Hastea kosta zitzaiela eta hasi 
direnean grebatan sartu direla eta etenda daudela eskolak. Lurralde paketsua 
dela hura, lasaia eta atsegina. Hala ere, abisatu diotela liskarrak sortuz 
gero ez direla esne-berbetan ibiltzen, eta erne ibiltzeko. Hauteskunde 
giroan daudela esan dit, eta liskar demasak daudela bi hautagai nagusien 
artean. Batak bestea kartzelaratu baitzuen, eta orain komeriak. Hauteskunde 
bezpera eta biharamunean kalera ez ateratzeko gomendatu diotela dio Oierrek. 

oier. 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to