> Abiada Handiko Trena dela eta, ez diot inori entzun tren horrek Euskaditik > pasatu behar ez duenik.
Banaka btzuk esan dute. Baina keja handiak entzuten ziren duela urte batzuk "Jaurlaritzaren inkonpetentziagatik" eta "Madrileko anti-euskaldunengatik", bakarrik Bartzelonatik zihoan AHT-bidea egingo zela zabaldu zenean. Nolatan AHTa Catalunyatik bai eta Euskaditik ez, bide zuzenagoa, betikoa, laburragoa, ... bada hemendik egitea? galdetzen zuten askok. Sevillatik Madrilarteko zatia Euskaditik joan behar zena baino arinago egin zenean, antzerako kejak: inork ez zuen ulertzen Madril eta Paris arteko bidea izan behar zena, Sevillatik hastea. Andaluzak pozik, baina. Denon gustora egitea, gaitza: gabon gauean metroko langileek, konbenioan sinatutakoaren arabera, jai nahi dute, ostalariek eta gazteek gau horretan garraio publiko hori irekitzea nahi dute. Legebiltzarrak, inolako kontsultarik gabe eta bakarrik hirukoak alde zegoelarik, metroa ixtea erabaki du. (http://tinyurl.com/yjo55e) . > Auñamendi entziklopediak dioenez behintzat. Obra gutxi gero > munduan, entziklopedietan amaitutzat agertu arren oraindik hasteke daudenak. Gertuko beste adibide bat etortzen zait burura: urteetan argitaratu dira mapak, enziklopediak, liburuak, ... Burgos - Málzaga autopista marra potoloekin markatuta zeukatenak. 1975-1977 tartean egin ziren Burgostik Miranda ingururainoko zatiak. Eta gogoan ditut 1975-80-90 urteetako mapak A-1 Burgos-Málzaga autopista horrekin oraindik. Gidari bat baino gehiago ibili da galduta Eibar inguruan autopista horren bila :-) Badirudi 2007 edo 2008rako bukatuko dela Maltzaga-Urbina zatia (Baionatik-Mirandara edo Paristik - Sevillara, autopista barik geratzen zen zati bakarra). Hainbeste zubi, tunel, ... astakeria ematen du askotan, baina egia esan erosoa da, Debarroa, Arrasate, Bergara, Eibar 10 minututan. Kalistroak, Maritxu, Unibertsitatea, ... manikomixua, gertuago. Laister Gasteiz gertuago. Aukeran, nik nahiago ;-) (hemendik ordu betera joan beharra dut haraino ...., Gatzagatik gora eta behera oraindik ...) eneko _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
