AHTiakin luzetxo jardunda gaoz, eta ez dot iñola luzatzerik edo iñor aspertzerik nahi, eztabaida sanuan bizi aritzia baiño, gure agintari demokratikuek egitten edo bultzatzen ez daben bezela. Eurendako propaganda egittia praktikuagua da, eta euren bidia hori da .
Txaposo famia irabazitta dakat nunbait, aSustatuko jaixan entzun nebanez, eta oinguan be... Amatiñok diñosta: >-- Ez jakixat zein izan ete zuan hire jarreria Guggenheim, Leitzaran edo >Bilboko Metroan kasuan, baiña ez juat uste zentral nuklearren gaiñean >iritzirik emoteko aukera haundirik izan hebanik. Aukeria euki genduanok, >ostera, egin biharrekua egin genduan. Ikusi bestela sasoiko Z. Argia edo >galdetixok orduko alkate debarrari. Oindiño bizi dok eta seguru gero nitaz >gogoratzen dala. > > Dana dala, iritzia iritzi, ez huskerixatxo hau ahaztu: Orduan >diktadura-garaixa zuan eta oin ez. > > Interesatzen bajak, Guggenheimari buruz, ba ez alde ta ez kontra, egin biharrekuaz kuriosidadia najekan, besterik ez. Metruakin, alde. Leitzaran biharrezkua zan petatxua dok. Baiña, garraio modelua bera kritikatzen juat. Dana dala, herri erantzunari esker proiektua asko hobetu zuan. Enekok goraipatzen daben Eibar-Gasteiz be bardin, erosua (Gatzagako errepidian aldian zer esanik bez), eta erabiliko juagu...baiña ez naok garapen modeluakin ados. Distantziak gerturatuko dittuk, ondo, baiña kotxez. Anderrekin bai guztiz ados. Eta aurrera begiratu bihar danez, hónek errepide barrixok etorkizunian "trenbidetzeko", "metrotzeko" aukerak aztertu biharko litxakiaz, energia berriztagarrixak eta ez kutsatzailiak erabiliz, garraio publikua, erosua eta merkia. Zentral nuklearren kasuan ez Deba eta ez Lemoizeko kasuan ezin iritzirik emon, zelan ba? Iberduerok zentralak egitteko eskaeria egin zebanian jaixotzeke najeuan eta obrak geltittu ziranian bost urteko umemokua nitzuan. Heu ta heure garaikuak, bai fenomenuak, aukeria euki eta egin biharrekua egin. Diktadura garaixan gaiñera...Ze aukera daok orain, monarkia parlamentarixua eta hiru probintziatako Gobierno Vascuakin? Botua emon, begixak tapau? Zuen garaixan jendia batu egitten zuan aldarri baten inguruan, militantziak esanahi sakonaguak zittuan, talde moduan behintzat. Gaur egunian, pasotismo ilustratu postmodernuan garai indibidualistotan nekezagua dok agintarixei kontra egittia (nagikerixa? agintarixen propaganda ona?) eta eurek agintarixek be arki jakek hau kotuau. Halandabe, Italian lortu juek AHT gelditzia eta hemen be badabik bat baiño gehixao asmo horrekin ekintza ezberdinetan parte hartuz. Dana dala, kuriosidadez, ze galdetu bihar jetsat alkate debarrari? Sinisten deuat heuri, Deban zentrala kokatzian kontra henguana esaten badestak. Eta orduan Deban zentral nuklearra kokatzian kontra egon eta gaur, Frantziako argindar nuklearraren soberakina aprobetxatzeko AHTian alde? Eskuindar logika gizalegetsua izango dok. Leire be bere freskotasun garbosuakin sartu dok saltsan, ondo gaiñera: Leirek: <beste batzuek be esan zeben Lemoizko zentrala egiñ ezik, kandelekin ibilliko giñala eta azia besterik ez genduala jango, eta? Gero heure erantzun ona, Leireri noka: -- Ez jakiñat. Esan asko eta egin gitxi egitten dabenik beti egon don. Baiña, buruz jihardunat, Lemoizko denporetan hiru probintzien energia ekoizpena kontsumoan %10 edo zonan. Eta oin, ostera, Autonomia Erkidegoan ekoizpena bertako kontsumoan %90 edo don. Horretara, azken urtiotan agintian egon diranak zeozer egin jone indar nuklearrari heldu biharrik barik be. Ondo ari haiz Amatiño. Horretara be, onartuko dok agintian egongo diranek AHTari heldu biharrik barik asmauko leukiela zeoze geure garraio sistema era bideragarrixan hobetzeko Europakin ondo konektauta egonda, eztok? Agurrak Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
