Amatiño(e)k dio:

>Asierrek:
><  Frantziako argindar nuklearraren soberakina aprobetxatzeko AHTian alde? 
>-- Hau ez juat aitzen. 
>  
>
Aitzeko modukua dok ba. AHTa abiada bizixan ibiltzeko energia ez dok 
Debako zentral nuklearrian ekoiztuko. Biharrezko energia horren %60 
Frantziako zentraletatik etorriko ei dok. Deban ez, Euskalerrixan bez, 
baiña Frantzian jarraittu deixela topera energia nuklearraz!

><onartuko dok agintian egongo diranek AHTari heldu biharrik barik asmauko
>leukiela zeozer geure garraio sistema era bideragarrixan hobetzeko Europakin
>ondo konektauta egonda, eztok?
>  
>
>-- Ez. Eztok. Hain zuzen be, justu aldrebes.
>Onartzen juat nuklearrik barik (baiña ezta energia berriztagarrieri esker
>be) herri honen soluziño energetikoa asmatzeko gauza izan diranak gai izan
>dirala oinguan be tren-koneziño europarra lortzeko eta, horrez gaiñera,
>Bilbotik Gasteizerako adarra prezio berian lortzeko.
>  
>
"Egongo diranek" jarri juat, ez egon diranek edo dagozenek. Etorkizunari 
baikor begiratzia atsegin juat, nahizta egoera globala negargarrixa izan.

Bilbotik Gasteizerakuak bere preziua jakak. Ekonomikoki biharbada tratu 
ona eingo juan Jaurlaritzak, baiña duan lan eingo al juek konstruktorak 
tramo horretan? Gastauko dan dirua, asko dok izan be. Kontuak atarata, 
EAEko biztanle bakoitzeko 3.000 € gora egon leikek AHTaren trenbidiaren 
eraikuntza. Eta "preziua"  momentuan gastau biharreko sosak baiño 
kontzeptu sakonagua dok, edo hórretxek sosak nundik datozen baiño be. 
Prezio ekologikuaz egin geinkek berba...zenbat ete dok hori eurotan?

Zerrenda hau AHT auzian aberatsa izan dok. Seguraski beste iñun ez dok 
posible izan horrela eztabaidatzia, agintarixek ez juek nahi izan eta. 
Eurena propagandia dok, bai botuak lortzeko eta bai agintasmuak aurrera 
etaratzeko.

Asier Arregi

Asier Arregi

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to