Nik nituen kezken inguruan aritu zara, Gari.

Ganberrada --bikinidun neska-- hala ulertu nuen, eta egia esan garrantzi 
txikiena horri ematen diot.
Gainontzeko gaiekin lehen esandakoa berresten dut: iruditzen zait ez dela 
Sustaturako eredu.
"Sustaturako" korrejitu nuen, ez Sustaturentzat, Sustatu inor ez delako, 
baina bai gune hori egiten dutenak (alde bietan, esan nahi dut, nahiz eta 
koordenada euklidiarrek balio eskasa izan hemen). Imajinatzen dut oso morroi 
intereresgarria dela Ed, eta asko ikas daitekeela berarekin, baina zalantzak 
dauzkat ikasgai horiek beharrezkoak ote ditugun: Sustatun. Lanerako, 
enpresarako, gozamenerako, jakina, asko balioko dute.
Nik ere labadora Taiwanen egindakoa erosiko dut Arrasaten egindakoa bezain 
ona eta merkeagoa baldin bada (Amatiñok lehengoan jardun zuen erosketa 
ohiturez, hemengoei erostea nahiago zuela, baina xehetasun inportantearekin: 
euskal herrian zergak ordaintzen zituztenen produktuak nahiago zituela; 
euskal enpresa horiek Txinan produzitutakoa barne, ulertzen dut nik). Zuk 
aipatzen duzun hipokrisia begien bistakoa da, baina alde guztietan. 
Volkswagen edo Reckitt "eramango" dituztelako kexu gara, baina autobusak 
Marokon merkeago egiten badira han egingo "ditugu" (Irizarko buruak duela ez 
asko esanda). Besteena deslokalizazioa da, gurea atzerriko merkatuak 
irabaztea.
Baina, nik ere badut ñabardurarik: labadora erosiko nuke Taiwangoa. Tomatea 
ez, esparragoak ere ez --oso txarrak dira Txinatik  ekartzen dituztenak; 
erne zer erosten duzuen--. Produktuaren ezaugarriengatik (bestalde, 
konponente elektronikoei ireki beharko litzaizkieke merkatuak Hirugarren 
Munduko nekazaritza-produktuei, haiek eskatzen dute. Globalizazioa ere 
selektiboa da. Baina hor beste itsaso hani batean sartuko nintzateke...).
Harira: ez nuke erosiko Taiwanen egindako periodikua, euskarara oso ondo 
itzulita egon arren. "Produktu" batzuen "fabrikazioan" eta osagaietan ez 
dute globalizazioaren parametro horiek balio, ez dute "merkeago egin ahal 
dena, egin" formulek balio. Niretzat behintzat. Merkatuaren legeak esparru 
jakin batzuetan ezarri behar dira, ez denetan. Eta Sustatu horien artean 
kontsideratzen dut nik.
Hitzaldian zeundetenoi zuzendutako hitzak ei ziren Freyfoglerenak. Bai 
horixe. Baina, ohartu zara, nik ez nuen hitzaldiaz eta jaiaz hitz egin nahi, 
haren ondoren eztabaida bat planteatu baizik. Zalduaren hitzaldiarekin 
plantea daitekeen bezala, Ibanek hitzaldia eman izana komentatu behar izan 
gabe.
(Baina hori hurrengo batean, bale?)

Mikel

----- Original Message ----- 
From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, December 20, 2006 10:54 PM
Subject: Re: [eibar] Sustatu jaixa, kronika geixao


Eskerrik asko Mikel.

Aurretik gauzak argitzeko, nik ez dut Sustaturen izenean hitz egiten.
Sustatuk ezin du hitz egin eta ez dut uste honen inguruan eritzirik
duenik. Bestalde, Sustatuko lantaldea osatzen dugunok seguru iritzi
desberdinak ditugula gaiaren inguruan. Bukatzeko, ez dut uste Ed-ek
zuzenean Sustaturi hitz egiten zionik, nahiz eta bere hitzaldiaren
helburu moduan bera jarri zuen. Uste dut han geunden Internet
proiektugileoi orokorrean bota zigula hitzaldia. Garbi dago gainera
Sustatu ez dela negozio bat eta ez dela mundu globalerako pentsatutako
ideia bat. Hori dela eta, nik Sustaturengandik lotura kenduko nioke.

Gauza askotan eredua da Ed niretzat, eta berarekin lan pixka bat
eginda asko ikasi dut Interneteko proiektuak martxan jartzearen
inguruan. Berarengandik ikasi ditut adibidez:

- Guk ez dakigu zer den ona, erabiltzaileek dakite eta beraiei kasu
egin behar diegu.
- Iritzietan ahal den gutxien oinarritu eta ahal den datu gehien bildu
erabakiak hartu aurretik
... eta abar

Baina ez dut gaia despistatuko. Pentsatzen dut arduratzen zaituela:

- Bikinidun neska bat txiste moduan jartzea:
ados. Txiste txarra eta ez gusto onekoa. Ganberrada bat.

- Txinan merkeago egiten dutela eta haiek erabili ditzagun gure 
helburuetarako:
Agian gogorra egiten zaigu hain agerian hori proposatu eta bultzatzea,
Luistxok ere aipatu zuen, baina hori egunero gertatzen ari da gure
inguruko enpresa gehienetan. Nire aitaginarrebak lan egiten zuen
sukaldeko menaje fabrikan, gauza gehienak Txinatik ekartzen dituzte
gaur egun. Nik Txinako Goretexa erosi nuen pasa den urtean. Ikeako
fans-ak ere bagara... Orduan, ez gara hemen horrelakoekin asko
harrituko ez?

- Negozio inmobiliarioan dabilela:
Bai, baina nik ez diot arazorik ikusten horri, jakinik gainera
erosleari erosteko edo alokatzeko informazio gehiago ematen diola,
hobeto aukeratu dezan. Gainera, oraingoz ez dute inmobiliariek
kobratzen duten moduan %6-a kobratzen, eta inoiz kobratzen badute ez
da etxearen %0.0001 baino gehiago izango, seguru. Sikiera
prostituzioaren bitartekari lanetan ibiliko balitz.. (hemengo egunkari
gehienak dabiltza hortan. Frantzian adibidez debekatuta dago,
proxenetismoa kontsideratzen da hori)

Bihotzarekin traba gehien egiten didana agian, helburuak eta baloreak
dira. Egia esan, horrelako gaiekin hemen lotsatiagoak gara, zenbait
balorek balio handiagoa dute, gutxienez kanpora begira. Hau da,
hirugarren munduko esplotazioaren aurka gaude denok nahiz eta
hirugarren munduko produktuak kontsumitzen ditugun gustora asko haien
prezio egokietan.

Enfin, ez dakit zure kezken bide onetik joan naizen edo ez dudan
helburuan jo. Zuk esan.

Leirek ere zerbait esateko bazuen, baina isilik gelditu da.

Gari


On 12/20/06, Mikel Elorza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Aupa, Gari:
>
> Arrazoi duzu galdera egin eta "ezkutuan" utzi ditudala nere gogoetak. 
> Baina
> ez hainbeste. Nik uste galdera hori eginda ulertzen dela neretzat ez dela
> Freyfogle hori Sustaturako (Sustarentzat baino hobeto) eredu. Arrazoi
> duzunez, bada, bihoa ene gogoeta.
> Nik ez dut ezagutzen bera eta ez dut haren gaineko informaziorik, batere 
> ez
> (Perl lengoaia eta horiek zer diren ere oraindik gutxiago...). Urteurren
> jaiari buruzkoak irakurtzetik ateratakoa baizik ez. Hau da: bere
> aurkezpeneko powerpointa eta berak lan egiten duen Nestoria delako hori.
> Nik ikusi dut honek Internet darabilela lanerako, etxe salerosketan
> bitartekari lanak egiten. Agentzia inmobiliarioa, baina hori bai, oso 2.0.
> Eta  horretaz gain, bere diskurtsoan esan zuen --beti ere "powerpointa"
> bakarrik ikusita-- handia izan behar dugula helburu eta Txinan merkeago
> egiten badute hara joan behar dugula. Hori, eta neska bat bikinitan.
> Azken lerroetako karikaturari kenduiok ironia gaixtoa, nahi baduk, baina
> eztabaida hor kokatuko nuke. Internet enpresentzat tresna bat da, 
> abantaila
> handiak eta gauza berriak eskain ditzakeena, eta hori oso ondo dago. Baina
> nire iritzia da Sustaturako, zeina nik ez dudan negozioa egin nahi duen
> gunetzat hartzen, Ed Freyfoglerena ez dela, inondik ere, eredu.
> Berriro diot morroi honi buruz deus ez dakidala, eta seguru oso
> interesgarria dela berak egiten duen lana eta teknologia alorretik merezi
> duela aintzat hartzea. Baina ez diot usain hori hartzen.
>
> Mikel
>
> ----- Original Message -----
> From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
> Sent: Wednesday, December 20, 2006 12:33 AM
> Subject: Re: [eibar] Sustatu jaixa, kronika geixao
>
>
> On 12/19/06, Mikel Elorza <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> > "Más vale tarde que nunca" esaten dute, eta hona galdera Sustatuko 
> > jaiari
> > buruzkoak irakurri  eta gero (baina bertan izan barik, hitzaldia
> > entzun-ikusi barik): Sustaturentzat, Ed Freyfogle eredu da?
>
> Aupa Mikel,
>
> Ed Freyfogletaz deklaratzen duzuna baino gehiago dakizula somatzen dut
> (agian ez da horrela, ez dakit). Zerrenda honetako lurker askok
> antzerako taktika dute, idazten dutenei zelatatu eta gainera gehiago
> jakin nahi informazio gutxi emanez.  ;-)
>
> Ba, ez. Zure eskutan jartzen naiz eta saiatuko naiz nire kasuan
> erantzuten, Sustatuko parte sentitzen naizen neurrian, baina lan pixka
> bat egin eta galdera gehiago zehaztea eskatuko dizut, informazio
> gehiago emanez. Zertan ulertzen duzu Sustaturen eredu izan daitekeela?
> Perl programazio lengoaiaren erabileran? Mac-ekin lan egiten dutela,
> ala erabiltzaileei zerbitzu on bat eman nahi horretan?
>
> Pentsatzen dut interesa nondik joan daitekeen eta interesgarria
> iruditzen zait, batez ere zerrenda honetan jokoa emango du eta. Baina
> mesedez, erakutsi pixka bat zure kartak, eta hasiko naiz jolasean.
> ;- )
>
> Gari
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to