Zorionak Amatiño,  aurten behingoz  San Mamesen   irabazten ikusiko  dozu.
Hirugarrena ez dot ikusi.    3-1etako pronostikao bota dot.


Bertoko
  ----- Original Message -----
  From: Amatiño
  To: Eibartarrak zerrenda
  Sent: Wednesday, December 27, 2006 6:25 PM
  Subject: Re: [eibar] Euskarazko kirola Euskaltelen kablean


  Ondo habil. Baiña xehetasunen bat falta jak.

  Egixa dok, funtziño sinbolikua Euskaltelen aurrekua dala, eta Euskaltelek 
funtziño sinboliko hori landu duala.

  Baiña ez dok egixa "Euskaltelen inguruko funtziño sinbolikua ez dozu zeuk 
eraiki, Euskaltelek baizik". Hain zuzen be NI (nere belaunaldixa) nok funtziño 
sinboliko horren eraikitzailietako bat.

  Hemen jeneraziño oso bat daok, arrazoiz ala ez, asmatuz ala ez, euskal 
prentsa, euskal irrati telebista, euskal komunikabideak, euskal sarea, euskal 
zuntz optikoa, euskal komunikabide-sistema osuan premiñia oin dala 30 urte 
aldarrikatu eta abian jarri dabena. Neri ez destak Euskaltelek burua jan. 
Euskaltel dok belaunaldi oso baten aldarrixen frutua.

  Beste gauza bat dok, gero, zein izan dan arlo batian edo bestian lortu dan 
emaitza. Eta zer egin dan txarto --edo ez hain ondo-- hik beste modu batez 
apreziatzeko eta merkatu-lege soillez erabagitzeko.

  Nik ez jittuat sekula Argia, Berria, EiTB edo Euskaltel bezero-iritzi hutsez 
ikusiko. Hori egiñezkero, Argia marginala dok, Berriak ez najok informatzen, 
SER Eusko Irratia beziñ ona dok, ETB baiño hobia dok T5, leku ez 
komertzialetara heltzen dan Euskaltel saria kixotismo hutsa dok eta, azkenian, 
"el mercado proveerá".

  Hik guztia martxan ezautu dok. Baiña oin dala berrogei urte ez jeguan ezer.

  Ni seguru naok oin dala 40 urte nik neukala errezoia. Bihar bada, hik dakak 
orain. Denborak aldatu egitten dittuk. Baiña ez nok bape damutzen. Hik nun 
aukeratu dakak. Aurrekoeri esker.

  Amatiño

  Oharra. Eta oin, ogibittartekua hartu eta San Mamesera najoiak semiaz. 
Bajakixat ez dala merkatuan legia...




    -----Mensaje original-----
    De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Josu Mendicute
    Enviado el: miércoles, 27 de diciembre de 2006 17:51
    Para: Eibartarrak zerrenda
    Asunto: Re: [eibar] Euskarazko kirola Euskaltelen kablean


    Baña... Euskaltelen inguruko funtziño sinbolikua ez dozu zeuk eraiki, 
Euskaltelek baizik. Zeuk barneratu ein dozu, eta bistan danez, primeran gañera.

    Funtziño sinbolikua noski Euskaltelen aurrekua dala, kontua da, Euskaltelek 
ondo erabilli dabela funtziño hori zu ta beste bezero asko lotzeko. Eta ez dot 
kritikatzen... Euskalteleko marketingean nik neuk berdiña eingo nuke. :)

    Eta, barriro be, ez dot ukatuko neuk be barneratzen dodala funtziño hori, 
baña ez zeure neurrixan. Hasieran Euskaltel aukeratu baneban, zeure arrazoi 
horiengaittik izan zan.

    Josu.





------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to