Kaixo Asier: Aurretik esan bihar deuat gustau jatala erantzuna. Bat etorri geinkiaz ala ez, baiña hori beste kontu bat dok. Nere aldetik bizpahiru xehetasun.
1. Jarraitzen juat jakin barik zergaittik haguan kontra. Bidegarritasuna, iraunkortasuna, kontsumua, ekologixia... aittatzen dittuk, baiña errezoi berberak erabillitta beste batzuk justu kontrako iritxira heltzen dittuk. 2. "Europarrei proiektuaren ankerkerixia arpegiratuko gentsekek, gure lurrealdearekiko subirautza aldarrikatziaz batera, eta dirutza hori garraio plangintza global zentzudun batian gastau". Jakiña, holan esanda... Baiña beste batzuk uste juagu proiektua ez dala ankerra, aspaldi egin biharrekua baiño; arpegiratu ezezik hemendik pasatu deiñ nahi dogula; subirautza ez dala lurraldiana pertsonena baiño eta, hain zuzen be, horixe nahi dogula eta inbertsio hori gure artian egin deixen ahalegindu izan garala atzenengo hogei urtian. Eta, kostata, nahiz-ta berandutxo, lortu dogula. 3. "PP española dok... Frantziako eskuma...eta Nafarruako UPN... baiña heuren fundamentuetan ez dittuk iñola Euzkadikuak". Ez jakixat ingurumenaz asko dakian, baiña hik hire herrikidieri euren aukera politikuen arabera onartzen badetsezak --ala ez-- euren euskal fundamentu politikoak... aitzen juat hire fede demokratiko urrixa eta konturatzen nok ez dakiala historixaz askorik. Hik errez aitzeko: 1950eko hamarkadan Arrasaten kriston iraultza izan zuan. Batzuk betiko enpresa-sistemia defenditu juen eta beste batzuk ziharo diferentiari ekin jetsen. Danak zittuan euskaldunak, danak zittuan fededunak eta danak "ordeneko" jendia. Baiña tradiziño politiko diferentietakuak zittuan. Diferentzia hori bereizteko gauza ez bahaiz, xinple bat haiz edo hire sakontasun guztiak ekologixarako gordetzen dittuk. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
