Izenburua irakurri dotenian beste gai bat etorri jata burura. Batez be
lelengo bi hitzekin: desiñusiñua ta lotsia. Hori da sentitzen dotena
Madrilgo atentatu indiskriminatuan ostian. Nola jarri leike bonba bat, jakin
barik zeñen kontra doian be? Diskutitzeko gogua ta guzti kendu dezta... baña
bota biharra nekan nunbaiten: ez dago eskubiderik. Basakeria bat da.



2006/12/31, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>:

Oier, nere asmorik onenaz:

1. Ni ez nok Iñuxente Egunian komunikabidietan iñuzentekerixak egittian
alde. Uste juat kalterik baiño ez dabela ekartzen. Iñoiz kontau izan juat
hemen ETBk egindakua, Paris-Dakar egunbete lehenago pasatuko zala-ta
Euskal
Herrittik iragarri zebanian. Gazte zaletu batek, ETBn albistia entzun eta,
urte guztian zihar aurreztutako txanponak gastau zittuan Gasteizeraiño
juaten baiña... bezperan. Gero, bixamonian, bere ama kejaz telefonoz, ia
adarjotze haren erantzulia zein zan galdezka...

2. Nik ez juat uste alderdixok egitten daben guztia botuak irabaztiagatik
danik. Esate baterako, ez juat uste esan leikianik EAJk botuak
irabaztiagatik eragin zebanik Zornotzako ziklo-konbinatu zentrala...

3. Nere ustez (eta hau ez dok zientzia) AHTk botuak emoten jittuk gaur
egun.
Ez juat esaten horregaittik egitten danik (oso aspaldiko proiektua dok)
baiña bai, ostera, gaur egun botuak kendu baiño emon egitten dittuala.
Ointsuan nere dudak najekazen baiña gero eta seguruago naok.

4. Nik bajakixat alderdixok hainbat gauza egitten dittuela botuak
irabazteko
(beste edozein arlotan moduan zillegizkua dok bezerixia goguan eukitzia),
egixa dan moduan beste gauza batzuk egitten dittuela (nahiz-ta popularrak
ez
izan) egin biharrekuak diralako. Eta, horrez gaiñera, beste hirugarren
posibilidade bat be badaok: Alderdixok aurretik iritxi garbirik euki ez
eta,
ezer erabagitzen hasi aurretik, jendian lehentasunak susmatzen
ahalegintzia,
gero zer egin asmatu ahal izateko.

   Nik ez najeukek arazorik izango hiru aukera teorikuak hemen zertxobait
azaltzeko. Baiña ez dabena balio zera dok: Alderdixen kontra esan neikiana
buru-belarri sinistia eta alde izan leikiana bape ez sinistia.

   Ni ez nok objetibua baiña ahalegindu neikek saiatzen. Baiña, jakiña,
irakurlia be ez dok bape objetibua eta beste horrenbesteko ahalegiña egin
biharko lajeukek. Bestela, askoz be hobeto naok ixilik

   Urte barri on danori.

   Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to