0. Bai. Castejón. 1. Ba al zegok modurik paraje santu honetan zerrendakidiok zerrendakide soiltzat hartzeko, eta bere iritzi pertsonalak iritzi pertsonaltzat hartzeko? Ala ez? 2. Alderdi bakar bat ezagutzen diat bere zuzendaritzan hiru esparru politikoen ordezkariak astero biltzen dituena, bilerak hiru esparru horietan egin ohi dituena eta hiruotako hauteskundeetan bere burua aurkezten duena. 3. Nik aspaldi idatzi nian, aukeran, nik nahiago nuela Kursaala Eibarren, Miramongo Parke Teknologikoa Elgoibarko San Pedron eta unibertsitate-kanpusa Ermualdeko Sallobenten. 4. Eibartarrok ez gaituk probintziakerietan errazen erori ohi garen gipuzkoarrrak. Bazegok ekialdean maisu hoberik. 5. Gipuzkoak ez dik inoiz Nafarroaren haizerrota-sarerik izango. Lurralde bakoitzak bere energia-estrategia behar dik eta, zenbaiten ustez, Gipuzkoarentzat aproposenetakoa ziklo konbinatua duk. 6. Iberdrolari (edo sursum cordari) erosoago zaiok ziklo konbinatua Nafarroan egitea Gipuzkoan baino. Garbi zegok zergatik. Eta ni horren kontra niagok. Eta esan egiten diat. Nere aldetik disimulu gutxi, beraz. 7. Dena dela, hiri irakurriez gero, ni nere interesa disimulatzeko gauza ez banauk... nonbait interes hori onuragarria duk, eztuk? Ba horixe. Amatiño
_____ De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier Mendiguren Enviado el: miércoles, 10 de enero de 2007 15:37 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Ziklo konbinatua Castejón-en izango da, ezta? Ikuspegi nazionala (omen) daukan alderdi bateko kide eta nolabaiteko arduraduna zaren aldetik, probintziakeriak gainditu edo gutxienez disimulatu egin beharko zenituzke, ala? X. El 10/01/2007, a las 15:38, Amatiño escribió: Ondo aittu bajuat, Iberdrolak 120 millioi euron inbertsiñua egingo jok Nafarruako Castellonen ziklo konbinatu zentrala eraikitzen. Nik, aukeran, nahixo Gipuzkuan jarriko baleu, nahizta Matxarixan izan. Amatiño <ATT271127.txt>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
