Kontxo, Amatiño, badirudi haserretu egin zarela, "paraje santu honetan"
eta halakoekin. Lasai. Zirika ari nintzen, eta ez bereziki gaizto ere.

Dena dela, Enekok argitu duenez, ez Castejonen, ez Matxarixan.

X.

El 10/01/2007, a las 17:04, Amatiño escribió:

0. Bai. Castejón.
1. Ba al zegok modurik paraje santu honetan zerrendakidiok
zerrendakide soiltzat hartzeko, eta bere iritzi pertsonalak iritzi
pertsonaltzat hartzeko? Ala ez?
2. Alderdi bakar bat ezagutzen diat bere zuzendaritzan hiru esparru
politikoen ordezkariak astero biltzen dituena, bilerak hiru esparru
horietan egin ohi dituena eta hiruotako hauteskundeetan bere burua
aurkezten duena.
3. Nik aspaldi idatzi nian, aukeran, nik nahiago nuela Kursaala
Eibarren, Miramongo Parke Teknologikoa Elgoibarko San Pedron eta
unibertsitate-kanpusa Ermualdeko Sallobenten.
 4. Eibartarrok ez gaituk  probintziakerietan errazen erori ohi garen
gipuzkoarrrak. Bazegok ekialdean maisu hoberik.
5. Gipuzkoak ez dik inoiz Nafarroaren haizerrota-sarerik izango.
Lurralde bakoitzak bere energia-estrategia behar dik eta, zenbaiten
ustez, Gipuzkoarentzat aproposenetakoa ziklo konbinatua duk.
 6. Iberdrolari (edo sursum cordari) erosoago zaiok ziklo konbinatua
Nafarroan egitea Gipuzkoan  baino. Garbi zegok zergatik. Eta ni horren
kontra niagok. Eta esan egiten diat. Nere aldetik disimulu
gutxi, beraz.
7. Dena dela, hiri irakurriez gero, ni nere interesa disimulatzeko
gauza ez banauk... nonbait interes hori onuragarria duk, eztuk? Ba
horixe.
 
Amatiño


De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Xabier
Mendiguren
Enviado el: miércoles, 10 de enero de 2007 15:37
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Ziklo konbinatua

Castejón-en izango da, ezta?

Ikuspegi nazionala (omen) daukan alderdi bateko kide eta nolabaiteko
arduraduna zaren aldetik, probintziakeriak gainditu edo gutxienez
disimulatu egin beharko zenituzke, ala?

X.

El 10/01/2007, a las 15:38, Amatiño escribió:


Ondo aittu bajuat, Iberdrolak 120 millioi euron  inbertsiñua egingo
jok Nafarruako Castellonen ziklo konbinatu zentrala eraikitzen.
 
Nik, aukeran, nahixo Gipuzkuan jarriko baleu, nahizta Matxarixan izan.
 
Amatiño
<ATT271127.txt>
<ATT293128.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to