Oierrek: >> >><Hori dela eta, ez dut uste Nafarroak sortu dezakeen soberako %150 hori >>guztia esportatzen duenik (nora baina?).
Amatinok: >- Nik ere ez dakit. Hala ere, Oier, ea honek zentzurik duen: >1. "Esportatu" esaten dugunean ez dugu nahitaez beste Estatu batera izan >behar duenik esaten. Esportatu Nafarroatik kanpo esan nahi nuen, Estatuko edozein lekutara edo beste estatu batera. >2. Zuk diozun bezala, ekoizpena ez da egunero berdina. Kontsumoak "pikoak" >ditu eta ekoizpena egokitu egiten da. Beraz, "pikoei" erantzuteko, >ekoizpen-ahalmena normalean behar baino altuagoa izan behar du. Ados. Eta lerro horretan Erkidegoan egin dena (energia sortzeko ahalmena handitu), ederto. Barkatu nire ezjakintasuna: nor zen aipatu zenuen enegia sailburua? Eta nola lortu zen %100 hortara heltzea: termikoarekin, ziklo konbinatua, hidraulikoa...? >3. Ekoizten den argindarra ez omen doa zuzenean kontsumora, "pool" batera >baino. Eta "pool" honi saltzeko lehentasuna energia berriztagarriek dute, >ezta? Baina "pool" horretan ez da elektrizitatea gordetzen, baizik eta banatu? Gainera, beste istorio bat da zer gertatzen da energia sortzeko ahalmen handiegia dagoenean: galdu egin daitekela. Haizea dabilenean zentralak errendimendua jeitsi behar dute. Hidroelektrikoendako, erraza, termikoendako eta nuklearrendako, ez horrenbeste (minimo batean funtzionatu behar dutelako gutxienez). Eta hau gerta daiteke: haizearena+zentralen minimoa, kontsumitzen dena baino handiagoa izatea=energia galdu. Beste hitzetan, energia sortzeko sarea edo ahalmena, sobredimentsionatua egon daitekela. Oso oso zaila da neurri egokia non dagoen jakitea. Zaila da ere energiaren banaketa/antolamendu egokia egitea. Beste arazo bat: demagun Nafarroan kriston zentrala egiten dela eta X esportatzen duela Nafarroak. Eta demagun ere urte gutxiren buruan, Euskadi egin den bezalaxe, herrialde inportatzaileak energia ahalmena asko handitzen dutela. Nafarroak askoz gutxiago esportatuko du orduan. Errendagarria izango al da oraindik Nafarroako zentrala? Galdera hauek nire ezjakintasunagatik sortzen dira, ez baitut ezagutzen ez Espainiako mapa energetikoa ezta energia/argi-indarraren gaineko erabakiak estatu mailan hartzen diren edo autonomia mailan. Edo enpresa baten esparru mailan (Iberdrolaren sarea, etab.) Baina argi utzi nahi dudana zera da: ez dela ona (eta orokorrean ezin dela) ahalmenaren %100ean aritzea eta behar dena baino ahalmen askoz handiagoa izatea ere ez dela beti egokia. >>Halere, gauza ona izaten da norberak erabiltzen duen energia sortzeko >>gaitasuna izatea eta beharren arabera ekoiztea. Eta hobeagoa ahalik eta >>gutxien gastatzea. >-- "Energiarik garbiena kontsumitzen ez dena da". Energia derrigorrez kontsumitu egin behar da. Ardura duena zenbat eta nola da: ahalik eta gutxien, ahalik eta garbien. Oier _________________________________________________________________ Moda para esta temporada. Ponte al día de todas las tendencias. http://www.msn.es/Mujer/moda/default.asp _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
