Oierrek: >Eta lerro horretan Erkidegoan egin dena (energia sortzeko ahalmena handitu), ederto. Barkatu nire ezjakintasuna: nor zen aipatu zenuen enegia sailburua? Eta nola lortu zen %100 hortara heltzea: termikoarekin, ziklo konbinatua, hidraulikoa...? -- Josu Jon Imaz. Ez dut une honetan lehengo eta oraingo "pastela" zehazterik baina nonbait argitaratua dago. Dena dela, oso oker ez banago, ziklo konbinatua da, batez ere, hazkuntza horren oinarria: Punta Lucero (Zierbena? eta Boroa. Eta beste bat egitekotan Lantaronen (Araba).
>Baina "pool" horretan ez da elektrizitatea gordetzen, baizik eta banatu. -- Bai, jakina. Baina esan nahi dudana, zera da. Oso oker ez banago, lehengai fosilez ekoiztutako argindarra "pool"ak eskatzen du behar ahala. Hau da, kontsumorik ez badago, ez dago eskabiderik, beraz ekoizpena geratu egiten da. Baina energia berriztagarriez ekoiztutako argindarra, etenik gabe ekoizten eta saltzen da, "pool"a legez behartua baitago energia hori erostera (nahiz behar ez), fosilen kaltetan, berriztagarriak suspertzeko. Honek zera esan nahi du: Nik ziklo konbinatu zentrala egin nahi izango banu, merkatuaren (kontsumoaren) eskabidea gogoan izan beharko nukeela, kontua ez baita soilik neurri gabe energia ekoiztu ahal izatea, ekoizten dudana saldu ahal izatea baizik, beste edozein produktu bezala. Baina, nik lur-sail bat banu (haizetsua) eta haizerrotak jarri, buruhauste bakarrak inbertsioa eta ekoizpena lirateke, salmenta SEGURTATUA izango nuke-eta, gaurko legeriaren arabera. Kriston negozioa, beraz. <gauza ona izaten da norberak erabiltzen duen energia sortzeko >gaitasuna izatea eta beharren arabera ekoiztea. -- Eta ekoizketa eta kontsumoaren arteko distantzia ahalik eta gehien gutxitzea. Oker ez banago (buruz ari naiz), Dueroko hidrauliketatik Euskadira datorren argindarraren %6 bidean galtzen omen da (zen). >-- "Energiarik garbiena kontsumitzen ez dena da". Energia derrigorrez kontsumitu egin behar da. -- EVEren iragarki bat da. Orain katalanek kopiatu nahi dutena, antza: http://www.noticias.info/Archivo/2005/200506/20050622/20050622_76794.shtm Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
