Luistxok: >Asteburuko titular bat, demostratzen dabena, IRTEN debekatuta dagoela >(praktikan), euskal kazetaritzaren hizkera >modernuan
itzulpen onetan behintzat ez dago debekatuta Jim Thompson-en "Hiltzailea nire baitan"en Miel Anjel Elustondok garbi bereizi ditu "irten" eta "atera" "Irten" IZAN-ekin erabili du oro har. Baina esaldi biribil batean, eta bere garrantzia azpimarratzekotan agian, "DU" erabili du "irten"ekin. Hona: "...bazakiat hilketak direnean kasualitateak gertatzen direla, beste gauza guztietan bezala. Gizon batek milia bat egiten dik lau-hankan, burmuinak kanpora irtenda dituela. Emakume batek poliziari hots egiten ziok, bihotzean tiroa jaso ondoren. Beste gizon bat urkatu, pozoitu, xehe-xehe eta tirokatu egiten ditek, eta onik eta salbu IRTETEN DIK. Niri ez galdetu zergatik gertatzen diren horiek. Ez zakiat. Baina bazakiat gertatzen direna, eta hik heuk ere badakik." (120 or.) Bestalde, 156 orrialdean: "ondo aterako zela uste nuela." Ematen du Elustondok "irten" irtete fisikoa adierazteko erabiltzera mugatzen duela; gertaerak, berriz, "atera" egiten zaizkio. Dena den, ze kaltegarria den nobela bat irakurri baino lehentxeago "irten/atera" eztabaidaren antzeko baten berri izatea... gero irakurri arazo hura burutik kendu ezinik irakurri behar duzu: pertsonaiak, gertaerak eta emozioak bizi beharrean idazleak hitzak nola erabiltzen dituen aztertzen duzu, zure borondatearen aurka, zure buruarekin haserre. Baina gramatika aztertzea eta kontakizunean murgiltzea bi zeregin desberdin eta ziur aski bateraezinak dira, eta nik bederen nahiago dut bigarrena, lehenengoak gehiegi du obsesiotik. ----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]> To: "eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Monday, January 08, 2007 9:33 AM Subject: [eibar] atera / irten Irten / Atera kontuaz jardun izan dogu. Asteburuko titular bat, demostratzen dabena, IRTEN debekatuta dagoela (praktikan), euskal kazetaritzaren hizkera modernuan: "Arrasateko 50 bizilagunek etxetik atera behar izan dute, kale eraso baten ondorioz" http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-01-07&orria=010&kont=008 Notiziak be ze komentau izan leike... Desastre haundixaua pasau ez danian... Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
