Atzo entzun nuen Ibarretxek ekarri dituen esperto horietako bat,
hegoafrikarra. Ondo ulertu banuen, bere ustez atentatuak prozesua
indartu du. Zentzu batean ulertzen dut, erakutsi bait digu zein erraz
joan daitekeen pikutara eta sentsazioa dut parte guztiak kontu,
erantzukizun eta inplikazio handiagoaz arituko direla orain.

Hain albiste negatiboa izanda ere, alde positiboa ere ikusi behar zitzaion, ez?

Gari

On 1/31/07, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>
>
>
> "Noiz" ote gauden...
>
>
>
> Eta orain zer? Galdetzen du orok. Baina, erantzuteko, aurrenik jakin behar
> da non gauden. Nekez asmatuko dugu aurrerantzean zer egin ez badakigu orain
> non gauden edota "noiz" ote gauden.
>
>
>
> Batasunak hitzegiten du abenduaren 29an balego bezala, 30ean ezer gertatu
> izan ez bailitzan. Barajasko "istripua" ahaztu, ez ikusi egin, eta jarrai
> dezagun aurrera, bake-prozesuak eta konponbideak merezi dutelakoan.
>
>
>
> PPk uste du, ordea, abenduaren 30eko erasoak arrazoia eman diola eta,
> funtsean, ezer ez dela zazpi urteotan aldatu, Itun Antiterrorista eta ondoko
> Alderdien Legea indarrean jarri zirenetik alegia. PPk 2000 urtean dirau.
>
>
>
> Gainerako alderdi guztiek, berriz, Anoetako agirira itzuli dira, 2004ko
> azarorarte. Bakegintza eta normalizazio politikoa bai, baina, Kongresoaren
> ebazpenaren ildotik, gatazka kaleetatik atera, indarkeriarik ez eta
> eztabaida politikoa alderdien eskutan baino ez bada uzten.
>
>
>
> Nork ote arrazoia? Batasunak izan dezake, ETAk behingoz armak utzi eta
> burujabetza politikoa ematen badio. PPk, berriz, ETAk 2000 urteko
> sarraskiari ekiten badio. Eta gainerako alderdiek, ondoko sei-zazpi
> hilabeteetan Barajasen zapuztutako aukerari emeki-emeki berriro heltzen
> baldin bazaio.
>
>
>
> Amatiño
>
>
> ARGIA
>
> 2007.02.04
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to