Nik ez jetsat bape alde positiborik ikusten. Baiña, tira, nahiz eta onerako
ez izan, gertau zanezkero...  Ba noizbait emon biharko jakok bueltia eta
noizbait ekin biharko jakok barriro prozesuari. Baiña, nere ustez, horrek
denporia eskatuko jok.

-- Barriro alkarren arteko konfiantzia berreskuratzeko.
-- ETAk ez deixan pentsau dana "amama" dala eta umekerixetan ibiltzerik
daguanik.
-- Hurrengo suetena sinesgarrixa izan dein, zelako garantixak bihar izango
diran...

Etab.

Amatiño
-------------------------------

Atzo entzun nuen Ibarretxek ekarri dituen esperto horietako bat,
hegoafrikarra. Ondo ulertu banuen, bere ustez atentatuak prozesua indartu
du. Zentzu batean ulertzen dut, erakutsi bait digu zein erraz joan daitekeen
pikutara eta sentsazioa dut parte guztiak kontu, erantzukizun eta inplikazio
handiagoaz arituko direla orain.

Hain albiste negatiboa izanda ere, alde positiboa ere ikusi behar zitzaion,
ez?

Gari


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to