Bai. Nik proposatu najuan Azitaiñetik Arratera bittarteko funikularra. Eta
ez zuan bat-bateko puzkarra izan. Jose Antonio Maturana (PSE) Garraio eta
Herri Lanen sailburuaz (oin Nuria dana) berba egin najuan eta ez jakuan
tontakerixia eritxi. Egitasmua aztertzeko eta aurrekontuetan sartzeko gertu
jeguan. Ez ei zuan "garestixa" izango. 

Arrate, autoz zortzi kilometrora daguan arren, Azitaiñetik bat eta piku
baiño ei daok, begi bistan. Beheko geltokixa Azitaiñgo Industri Poligonotik
izango zuan (asteburuetan aparkalekuak libre) eta goikua elixaurreko eskolan
atzekaldian edo.

Trafiko asko ebitauko lajeukek, umeterixia eta umeen-kotxiak bertaratzeko
aukera eskiñi eta turismua eragin.

Kontrako errezoiak be egongo dittuk, jakiña

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Gari Araolaza
Enviado el: lunes, 05 de febrero de 2007 12:01
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Funikularra Arratera?

Mendicutek afarian izan zuen ateraldi batetik sortu da eztabaida, ea
Amatiñok alkatetzarako hautagai aurkeztu zenean egindako proposamen guztien
artean Arraterako funikularra proposatu zuen ala elezahar urbano bat
besterik ez den.

Erantzun zuzena izateko onena zuzenean galdetzea izaten dela eta:

Amatiño: funikularra edo antzerakorik proposatu zenuen Arratera igotzeko?

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to