Gaur mezu garbiketa egittian egin neban zirriborro hau agertu jata eta ezer alperrik egittia gustatzen ez jatanez, ointxe bialtzen dot:
Eskillara mekanikuek ostera, boto gehixao emon zetsen beste bati. Eta hauetan gurpildun aulkirik ezin da ibili. Oin dala aste batzuk irratixan entzun netsan Arriola alkatiari Eibarko "akzesibilidadia" goraipatzen. Eskerrak beretzat ezinduta ez naguan, bestela nere gurpildun aulkixak "atropellabilidadiaren" dianatzat joko leuke hauxe gizonau. Amatiño, funikularra gurpildun aulkixan montatzeko modukua izango zuan, ez dok? Jakiña ba, erantzungo destak. Eta ondo daok, hi! gero nik. Eta noski: - energia itturri berriztagarriz mugitua - materiale ez toxikoz eraikia - eta eremu elektromagnetiko kaltegarriak neutralizatuz. Bale? Ondo izan eta muxuak sexu sendoko guztieri, (sexu ahula, gizonezkuok osatzen dogu eta horregaittik historixan sexu sendokuak era nazkagarrixan menpian izateko griña euki dogu, testosterona eta giharrak erabiliz) Gora emakumiak!! Asier Arregi Amatiñok esaten zeskun: Bai. Nik proposatu najuan Azitaiñetik Arratera bittarteko funikularra. Eta ez zuan bat-bateko puzkarra izan. Jose Antonio Maturana (PSE) Garraio eta Herri Lanen sailburuaz (oin Nuria dana) berba egin najuan eta ez jakuan tontakerixia eritxi. Egitasmua aztertzeko eta aurrekontuetan sartzeko gertu jeguan. Ez ei zuan "garestixa" izango. Arrate, autoz zortzi kilometrora daguan arren, Azitaiñetik bat eta piku baiño ei daok, begi bistan. Beheko geltokixa Azitaiñgo Industri Poligonotik izango zuan (asteburuetan aparkalekuak libre) eta goikua elixaurreko eskolan atzekaldian edo. Trafiko asko ebitauko lajeukek, umeterixia eta umeen-kotxiak bertaratzeko aukera eskiñi eta turismua eragin. Kontrako errezoiak be egongo dittuk, jakiña Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
