Luistxok errietan egiten die Sustatun propaganda bakarrik kargatzen dutenei eta nik zerrenda propaganda egiteko erabili nuenez, hona hemen nere kronikatxoa.
Eibartarren zerrendak ganoraz babestu zeban Julen. Han izan ginen lau forageno: Iban Arantzabal, Mikel Iturria, Xabier Mendiguren eta ni. Eta Eibartarren zerrendako jet-set-aren ordezkari, Serafin Basauri, bigarren filan exerita. Baina baita beste aurpegi ezagun mordoa ere: Josu CodeSyntas (Azpillaga apelliduaz ezagunagoa), Olaia JulenGabiria, Patxi Trapero, Maite Goñi ikateroa, Rafa Rueda (Oraindik ere PILT garaiko koleta haiek gogoratzen ditut ikusten dudan bakoitzean), Arkaitz Kano, Ibon Kalzada (hilabete barru Kultur Etxean bakarkako lana aurkezten), Iban Del Campo (Un tal Eusebiren egilea http://www.untaleusebi.com), Xarra Gaztelupeko Hotsak, eta abar, eta abar... Julen bikain aritu zan. Ez nekien hain plaza gizona zenik gure idazlea. Patxadaz eta entonazio egokiaz irakurri zaban estul tonto eta karraspera inuzente batek despistatu nahi izan zeban jarduna. Hurrenguan Julen, hobe ura biharrian patxarra apur batekin igotzen bazera eskenatokira. Testua izugarri gustatu zitzaidan, denbora guztian atento mantentzen zaituen horietakoa zan. Detaile bat galdu ezkerio osotasuna dantzan egon leiken beldurra sortarazten duten horietakoa. Eta Txuma. Ai Txuma. Barru barrutik ateratzen zitzaizkion ikuskizun horretarako espreski konposatuak ziruditen, baina ez ziren, abesti zaharrak. Eta holan entzuten da gustoren Txuma, exerita, lasai, atentzio guztia eskainiz eta bere gesto, hanka-kolpe, gitarra ikutu, buru astindu, ahots euste eta keinu guztietan erreparatuz. Jabier Sun ikustera juteko lagun bila laga genuen. Jun ote zan? Eta baterian Natxo. Nere patilla preferiduak. Datorren astian seguruenik Aton Rumbarekin ikusiko dot berriz Bilbon. Eta pianoan, zoragarri baita ere, Rafa Acebes. Laukote zoragarria. Testu batzuk moztu eta borobildu beharraz eta musika lagungarri apur bat gehiago sartzeaz berba egin genduan apur bat kritikatzeagatik baina ostantzian, ni behintzat, poz pozik atera nitzan. Hori bai, gertaera batek arduratuta utzi ninduen. Ikuskizuna hasi aurretik zenbaki izkutu batetik dei galdu bat nuela ikusi nuen. Inork ez nau zenbaki izkututik deitzen inoiz. Matilderen hurrengo amodioa ote naiz? Eskerrak ez nintzen urtarrilaren 19an jaio. Ez galdu hurrengo boloa! _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
