Oraingoz etxaukane egunik lotuta, baina uste jonat Villarribako antzokixan zeozer egingo dabela, Iban Arantzabal interesatua zegonan behintzat.
X. El 16/02/2007, a las 15:42, [EMAIL PROTECTED] escribió:
Eta jakin leike hurrengo ekitaldixak nun eta noiz izango diran? Maitek egindako kronikiakin kriston goguaz geratu naiz leire > Aupa Maite, eskerrik asko kronikagatik! > > Hau zurrunbiloa oraindik buruan dudana, atzoko sentsazio gozoekin... ea > kapaz naizen fundamentuzko zerbait idazteko. > > Hasteko, han egon zineten zerrendakideei eskerrak: Serafin, sekulako poza > hartu nuen zu ikustean; hanka herren eta guzti etorri zen Serafin. Eta > Mendigreen, Maite, Iturri, Iban, Azpi... eskertzen da holako lagunak > aurkitzea. Pena bakarra, hainbeste lagun eta ezagun topatuta, ezin izan > nuela bakoitzarekin patxadaz hitz egin. Hurrengo batean lasaiago. > > Emanaldiari dagokionez, niretzat, eszenatokian eta hiru musikari handiz > inguratuta, hitz bakarra: plazera. Karraspera apur bat izan nuen Izaskuni > buruzko testuan, eta azkenean, ezin aguantatuta, eztul egin nuen ganoraz > eta kito. Hortik aurrera (eta ordura arte ere), gustura. Oso gustura. > Oholtzan, geure artean ezer esan gabe ere, igarri egiten zen dena ondo > zihoala; nahikoa zen begirada batzuk botatzea Txumari edo Rafari (Natxo > bateria atzean nuen, ezin begiratu), konturatzeko eurak ere disfrutatzen > ari zirela eta gustura zeudela gure inbento berriarekin. > > Eta berria diodanean, berria da: atzoko saioa izan zen, estreinaldiaz > gain, talde osoaren lehenengo entsegua (Txumak eta biok egin genuen > entseguren bat, eta musikariek ere bai euren aldetik, baina ez laurok > batera). Beraz, arrazoia duzu diozunean zenbait gauza oraindik findu egin > behar direla: testuak dagoeneko mila aldiz orraztu ditugu, baina soinuak > eta loop-ak falta dira oraindik. Atzo asmoa genuen efektu horiek sartzeko, > baina ez zen posible izan. Gainera, testu luzeetan, bateria erritmoak eta > teklatuak sartuko ditugu seguruenik (atzo inprobisazio eder pare bat egin > zuen Rafa Aceves piano-joleak, hammond soinuarekin, eta itzel geratu > ziren). Zuk esan duzun, bezala, hurrengo boloetarako hori dena. > > Taldea, zer esan. Ikaragarria. Txumak ez du aurkezpenik behar, Txuma beti > Txuma. Beste biak birtuoso handiak dira: Natxo Beltran, Atom Rhumbakoa, > bikain atzo eskobillekin eta formatu txikiak bateria bati ematen dizkion > ohiko muga guztiekin. Eta Rafa Aceves... izugarri. Berak dio ezer ez > dakiela ondo jotzen, baina dena jotzen du, eta zelan. Musikari handiak eta > tipo jatorrak. > > Eta gainera, Mendigreenek esan zuen bezala, Anoeta leporaino bete genuen. > Ezin gehiago eskatu! > > Eta amaitzera noa, testu honek nire ex-blogeko kronika musikal amaigabe > haietako baten itxura hartu baino lehen. > > j. > > > --------------------------------- > > LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. > Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. > http:// es.voice.yahoo.com_______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
