Eta jakin leike hurrengo ekitaldixak nun eta noiz izango diran? Maitek
egindako kronikiakin kriston goguaz geratu naiz
leire


> Aupa Maite, eskerrik asko kronikagatik!
>
> Hau zurrunbiloa oraindik buruan dudana, atzoko sentsazio gozoekin... ea
> kapaz naizen fundamentuzko zerbait idazteko.
>
> Hasteko, han egon zineten zerrendakideei eskerrak: Serafin, sekulako poza
> hartu nuen zu ikustean; hanka herren eta guzti etorri zen Serafin. Eta
> Mendigreen, Maite, Iturri, Iban, Azpi... eskertzen da holako lagunak
> aurkitzea. Pena bakarra, hainbeste lagun eta ezagun topatuta, ezin izan
> nuela bakoitzarekin patxadaz hitz egin. Hurrengo batean lasaiago.
>
> Emanaldiari dagokionez, niretzat, eszenatokian eta hiru musikari handiz
> inguratuta, hitz bakarra: plazera. Karraspera apur bat izan nuen Izaskuni
> buruzko testuan, eta azkenean, ezin aguantatuta, eztul egin nuen ganoraz
> eta kito. Hortik aurrera (eta ordura arte ere), gustura. Oso gustura.
> Oholtzan, geure artean ezer esan gabe ere, igarri egiten zen dena ondo
> zihoala; nahikoa zen begirada batzuk botatzea Txumari edo Rafari (Natxo
> bateria atzean nuen, ezin begiratu), konturatzeko eurak ere disfrutatzen
> ari zirela eta gustura zeudela gure inbento berriarekin.
>
> Eta berria diodanean, berria da: atzoko saioa izan zen, estreinaldiaz
> gain, talde osoaren lehenengo entsegua (Txumak eta biok egin genuen
> entseguren bat, eta musikariek ere bai euren aldetik, baina ez laurok
> batera). Beraz, arrazoia duzu diozunean zenbait gauza oraindik findu egin
> behar direla: testuak dagoeneko mila aldiz orraztu ditugu, baina soinuak
> eta loop-ak falta dira oraindik. Atzo asmoa genuen efektu horiek sartzeko,
> baina ez zen posible izan. Gainera, testu luzeetan, bateria erritmoak eta
> teklatuak sartuko ditugu seguruenik (atzo inprobisazio eder pare bat egin
> zuen Rafa Aceves piano-joleak, hammond soinuarekin, eta itzel geratu
> ziren). Zuk esan duzun, bezala, hurrengo boloetarako hori dena.
>
> Taldea, zer esan. Ikaragarria. Txumak ez du aurkezpenik behar, Txuma beti
> Txuma. Beste biak birtuoso handiak dira: Natxo Beltran, Atom Rhumbakoa,
> bikain atzo eskobillekin eta formatu txikiak bateria bati ematen dizkion
> ohiko muga guztiekin. Eta Rafa Aceves... izugarri. Berak dio ezer ez
> dakiela ondo jotzen, baina dena jotzen du, eta zelan. Musikari handiak eta
> tipo jatorrak.
>
> Eta gainera, Mendigreenek esan zuen bezala, Anoeta leporaino bete genuen.
> Ezin gehiago eskatu!
>
> Eta amaitzera noa, testu honek nire ex-blogeko kronika musikal amaigabe
> haietako baten itxura hartu baino lehen.
>
> j.
>
>
> ---------------------------------
>
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
> http://es.voice.yahoo.com_______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to