Nola aldatuko ziren gauzak, larunbateko manifestazioan, demokratak 
manifestatuko balira, eta dozena bat enkaputxatuk harriak jaurtiko 
bazizkien, eta modu baketsuan zeuden 20 bat manifestarik Ospitalean 
bukatuko balute, beraien artean konparazio bat egitearren,  Joseba 
Egibar. Medio guztietan portada ziurrenez.
Herri honetan dirudi herritar batzuk egurra jasotzea merezi dutela, ta 
beste batzuk ez.

Larunbatekoa, indarkeria bortitza izan zen, eta nahikoa da, beti 
betikoei kulpa botatze hori, "hemen indarkeria erabiltzen duten bakarrak 
ETA  eta kale borroka dira, eta desagertu egin behar da". ja!
Gero esango dute, 'eske manifestazio baketsu hori "ilegala" zen', oso 
ondo, baina gero ez dezatela  adierazpen askatasuna defendatzen dutela esan.

Eta honi bueltak ematen hasten naiz pentsatzen, nola larunbatekoari 
babesa ematen dioten horiek, nola duten demokrazia, konponbidea, 
adierazpen askatasuna, bakea eta horrelako hitzekin beraien aho handiak 
betetzeko aurpegi galanta.

Zoritxarrez  ez dugu luzaroan bakerik edukiko, bozkatzen dutenen 
geheiengoaren ordezkariek horrela nahi ez dutelako, besteak beste.

Jatsu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to