Aupa, Jatsu, Ezer baino lehen, botako ditudan iruzkinek ez dute zure hitzei arrazoia kentzeko intentziorik. Besterik gabe hiru apunte:
1.- Aldrebes izan balitz, logikoa da indar mediatiko handiagoa izatea, "Españaren aurka" izango zelako. Bestalde, Ertzantzak manifestaldia egiten utzi ezkero, Espainiatik harrikadak PNVren kontra. Hala ere uste dot entzutetsua izan dala gertatutakoa. 2.- Ezer baino lehen DEBEKUA salatu behar dogu (Espainiaren debekua hain zuzen). Alderdien Legearen gainetik dago Espainiako Konstituzioa eta horrek adierazpen askatasuna eta manifestatzeko eskubidea jasotzen dituela uste dot. Debekua ez da morala, baina ezta konstituzionala ere, eta hortaz, Ertzantzaren jokabidea Espainiako Auzitegi Nazionalaren (ala beste botere judizialen bat izan da?) erabakiak baldintzatutakoa izan da. Eta erabaki juridiko hori erabaki politiko baten konsekuentzia da, PP eta PSOEk egindako Alderdien Kontrako Legearen ondorioa, hain zuzen. 3.- Horrek ez du justifikatzen Ertzantzaren jokabide basatia. Ertzantzaren jokabide basatiari erantzuna eman zaio kale-borrokaren bitartez. Eta ez dut justifikatzen baina logikoa deritzot. Baina Ertzantzak halakorik egin gabe ere jasan izan dugu kale-borroka. Oraingoan, kale-borrokaren justifikazioa "a huevo" ipini dute. Ez dut ikusi larunbateko kale-borrokaren gaineko kondenarik. Zerbaitegaitik izango da. Josu. 2007/2/26, Jatsu Argarate <[EMAIL PROTECTED]>: > Nola aldatuko ziren gauzak, larunbateko manifestazioan, demokratak > manifestatuko balira, eta dozena bat enkaputxatuk harriak jaurtiko > bazizkien, eta modu baketsuan zeuden 20 bat manifestarik Ospitalean > bukatuko balute, beraien artean konparazio bat egitearren, Joseba > Egibar. Medio guztietan portada ziurrenez. > Herri honetan dirudi herritar batzuk egurra jasotzea merezi dutela, ta > beste batzuk ez. > > Larunbatekoa, indarkeria bortitza izan zen, eta nahikoa da, beti > betikoei kulpa botatze hori, "hemen indarkeria erabiltzen duten bakarrak > ETA eta kale borroka dira, eta desagertu egin behar da". ja! > Gero esango dute, 'eske manifestazio baketsu hori "ilegala" zen', oso > ondo, baina gero ez dezatela adierazpen askatasuna defendatzen dutela esan. > > Eta honi bueltak ematen hasten naiz pentsatzen, nola larunbatekoari > babesa ematen dioten horiek, nola duten demokrazia, konponbidea, > adierazpen askatasuna, bakea eta horrelako hitzekin beraien aho handiak > betetzeko aurpegi galanta. > > Zoritxarrez ez dugu luzaroan bakerik edukiko, bozkatzen dutenen > geheiengoaren ordezkariek horrela nahi ez dutelako, besteak beste. > > Jatsu > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
