“Berria” egunkariaren arduradunak izan ziren aurrenak esaten “Euskararen
normalizazioan  laguntzeko modurik onena erakargarri idaztea zela”. Eta
guztioi ondo iruditu zitzaigun.

        Orain hamabost egun inguru Josu Jon Imazek esan zuen gurea konpontzeko
euskaldunok erakargarri izan beharko genukeela eta, euskaldun gehienoi ondo
iruditu arren, euren burua superborrokalaritzat dutenek esan zuten horrelako
jarrera morrontzaren adierazle baino ez dela.

        Baina aurreko igandean, berriz, Arnaldo Otegik zera esan du, hitzez 
hitz,
Bartzelonan: “Queremos cambiar un tablero de confrontación por un tablero de
seducción”. Bapo, bapo...

        Euskaldunok denbora gehiegi daramagu erakargarri izan nahi gabe.
Erakargarri izateko lotsaz edo, erakargarri izatea nolabaiteko ahulezia
balitz moduan. Euskaldun jatorra, benetakoa, peto-petoa izateko, traketsak,
baldarrak, zakarrak... edo astakilo samarrak izan beharko bagenu bezela.
Sedukzioa emakumeena baino ez balitz moduan.

        Hona non esaten diguten orain, ostera, euskal gizartea normaltzeko
behingoz, denok ere, erakargarri izaten ahalegindu beharko dugula.

        Bai, euskaldun erakargarriak lanean, lagunartean, etxean, ohean... eta
behin gustua hartuez gero, zergatik ez kulturgintzan, nazioarteko
merkatuetan eta aldarrikapen politikoetan?

        Honez gero ez du inork pentsatuko gure kale-istiluak erakargarriak 
direnik
ez da? Ba al dago gure artean inor gatazka erakargarritzat jotzen duenik?
Gelditzen al da norbait, benetan uste duenik, euskal gizartea erakargarri
izan gabe inoiz normalduko denik?

        Eta ez gero konfunditu. Inor sedukzitu nahia norberarengandik hasten 
da. Ez
besteengandik.

        Amatiño
        Euskadi Irratia
        2007-02-27

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to