Elena, ia horrela gehiago gustatzen jatzun... (sarian bentajia...)
 
Amatiño
 
http://eibar.org/blogak/amatino/405
 
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
 
"Berria" egunkariaren arduradunak izan ziren aurrenak esaten "Euskararen 
normalizazioan laguntzeko modurik onena erakargarri idaztea zela". Eta guztioi 
ondo iruditu zitzaigun.

Orain hamabost egun inguru Josu Jon Imazek esan zuen gurea konpontzeko 
euskaldunok erakargarri izan beharko genukeela eta, euskaldun gehienoi ondo 
iruditu arren, euren burua superborrokalaritzat dutenek esan zuten horrelako 
jarrera morrontzaren adierazle baino ez dela. 

Baina aurreko igandean, berriz, Arnaldo Otegik zera esan du, hitzez hitz, 
Bartzelonan: "Queremos cambiar un tablero de confrontación por un tablero de 
seducción". Bapo, bapo...

Euskaldunok --gizonezkook batez ere-- denbora gehiegi daramagu erakargarri izan 
nahi gabe. Erakargarri izateko lotsaz edo, erakargarri izatea nolabaiteko 
ahulezia balitz moduan. Euskaldun jatorra, benetakoa, peto-petoa izateko, 
traketsak, baldarrak, zakarrak... edo astakilo samarrak izan beharko bagenu 
bezela. Sedukzioa, inorena izatekotan, emakumeena baino ez balitz moduan.

Hona non esaten diguten orain, ostera, euskal gizartea normaltzeko behingoz, 
denok ere, erakargarri izaten ahalegindu beharko dugula. 

Bai, euskaldun erakargarriak lanean, lagunartean, etxean, ohean... eta behin 
gustua hartuez gero, zergatik ez kulturgintzan, nazioarteko merkatuetan eta 
aldarrikapen politikoetan?

Honez gero ez du inork pentsatuko gure kale-istiluak erakargarriak direnik ez 
da? Ba al dago gure artean inor gatazka erakargarritzat jotzen duenik? 
Gelditzen al da norbait, benetan uste duenik, euskal gizartea erakargarri izan 
gabe inoiz normalduko denik?

Eta ez gero konfunditu. Inor sedukzitu nahia norberarengandik hasten da. Ez 
besteengandik.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to