Arrazoi osoa daukazu, Elena. Horretara ni ere heldu naiz. Baina minutu terdiko mezuan... eta goizeko 7:30etan... Maniobratzeko aukera gutxi.
Nere burua "engaiñatu" behar izan dut honako esplikazio honekin: "Euskaldun jatorra, benetakoa, peto-petoa izateko, traketsak, baldarrak, zakarrak... edo astakilo samarrak izan beharko bagenu bezela" diskurtsoa, berez, gizonezkoen diskurtsoa da. Nik hori uste eta praktikatzen duten gizon euskaldun asko ezagutzen dut, baina emakumerik ez, ordea. Eta gogoan izanik gainera, irratiz esateko burutua zela eta ez idazteko... Baina gero, berriz, nik neuk idatzi eta testu gisa argitara eman¡ Tira, zure lasaitasun eta ohorerako, goizeko 7:30tan zutaz gogoratu naiz. Beraz, bingo¡ Eta barkatu. Amatiño ---------------------------------- Amatiñok: >Euskaldunok denbora gehiegi daramagu erakargarri izan nahi gabe. Erakargarri izateko lotsaz edo, erakargarri izatea nolabaiteko ahulezia balitz moduan. Euskaldun jatorra, benetakoa, peto-petoa izateko, traketsak, baldarrak, zakarrak... edo astakilo samarrak izan beharko bagenu bezela. Sedukzioa emakumeena baino ez balitz moduan. A ber ulertu dudan: euskaldunok ez dugu erakargarri izan nahi euskaldunok ez dakigu seduzitzen sedukzioa emakumeen gauzatzat daukagu Ergo, emakumeak ez gara euskaldunak? Ala, berriro be gizonek beren neurriko mundua egiten dabe? Txapela buruan, ibili munduan. Elena _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
