Zuk zerrendara bialdutako gonbitiak itxura haundixagua zekan aurkezpen
ekitaldixana, pintxo ta guzti, batzar batena baiño. Igual, holan jende
gehixago engaiñauko zebelakuan, edo?
Eskerrak nere kabaretera ordutegixari, holakuetara be ezin naiz juan.
Gauza produktibuagua egin neban ikasliekin: Julen Gabiriari entzutzera
juan giñan, "Han goitik itsasoa ikusten da" irakorri ostian. Seguru zatixa
hobeto pasau genduala. Fijo!
leire, kabaretera


b> On 3/6/07, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>> Arrateko Amak abisu bat jaso du. Gara egunkariak euskara hutsezko medio
>> berri bat aurkeztu behar du larunbatean, Gaur8 ( www.gaur8.info ), baina
>> aurkezpen ofizial hori baino lehenago, blogarientzako aurkezpen bat
>> egingo da, bihar asteazkena. Blogarientzako gonbidapen bat da, eta
>> hortaz, Eibar.org-eko blogista lagunok, jakinaren gainean zaudete.
>>
>
> Bueno, ni neu joan nintzen atzo. Nik uste nuen aurkezpena zela,
> piskolabisik ez, baina gunea martxan ikusiko genuela, proiektore
> batekin edo... halako akto sozial bat izango zela, eta han azaldu
> nintzen, seme-alabekin (neure kargu zeuden ordu horretan), jendea
> agurtzera eta. Baina, hara!, bilera bat zen, bilera gela batean,
> Gaur8ko arduradunak eta Josu Juaristi Gara-ko zuzendariak zuzendutako
> elkarketatxo bat. Apur bat erridikulu sentitu nintzen umeekin, baina
> oso txintxo portatu ziren.
>
> Nire kronika hemen:
> http://eibar.org/blogak/luistxo/gaur8-eta-paperaren-trakzioa
>
> Josu Juaristik berak bloga du orain, eta berak ere kontatzen du apur bat:
> http://www.josujuaristi.com/index.php/2007/03/07/blogariekin-solasean-gaur8-erakusteko/
>
> Luistxo
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to