On 3/6/07, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Arrateko Amak abisu bat jaso du. Gara egunkariak euskara hutsezko medio berri > bat aurkeztu behar du larunbatean, Gaur8 ( www.gaur8.info ), baina aurkezpen > ofizial hori baino lehenago, blogarientzako aurkezpen bat egingo da, bihar > asteazkena. Blogarientzako gonbidapen bat da, eta hortaz, Eibar.org-eko > blogista lagunok, jakinaren gainean zaudete. >
Bueno, ni neu joan nintzen atzo. Nik uste nuen aurkezpena zela, piskolabisik ez, baina gunea martxan ikusiko genuela, proiektore batekin edo... halako akto sozial bat izango zela, eta han azaldu nintzen, seme-alabekin (neure kargu zeuden ordu horretan), jendea agurtzera eta. Baina, hara!, bilera bat zen, bilera gela batean, Gaur8ko arduradunak eta Josu Juaristi Gara-ko zuzendariak zuzendutako elkarketatxo bat. Apur bat erridikulu sentitu nintzen umeekin, baina oso txintxo portatu ziren. Nire kronika hemen: http://eibar.org/blogak/luistxo/gaur8-eta-paperaren-trakzioa Josu Juaristik berak bloga du orain, eta berak ere kontatzen du apur bat: http://www.josujuaristi.com/index.php/2007/03/07/blogariekin-solasean-gaur8-erakusteko/ Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
