Jope Amatiño, grabia dok guria. Irratixan entzun deuat lanera bidian. Ados gaozen bakotxian txanpan botilia zabaldu biharko juagu ;-) . Hau dok hau. Oin diñuanez, kultura industrialik ezaren fruitu dittuk neurri haundi batian erraustegi eta eta ziklo konbinatuzko zentralen kontrako jokabidiak.
Argumentu hau intelijentziari eraso garbixa iruditzen jatak eta ezin erantzun barik laga. Nere kasuan ezin eztabaidatu leikek industria giruan hazi eta hezittakua ez naizenik, aitta hamasei urte zittuanetik Eibarren industriako bihargiña izan zuan eta. Halandabe aittari galdetu ezkero, ez juat uste oso pozik eta harro egongo danik tximinixa ugari inguruan eukitta, eta gitxiago, tallarrak maitte dittuanik. Hori enpresarixo, injiñeru kuadrikulatu eta politiko mailan izango dok, ez bihargiñenian, neurri bardiñian iñola be ez behintzat. Gustora garatuko neukek erantzuna, gure bailarako olek basuetan eragindako triskantzetatik hasi (ezin ahaztu hemengo industria basueri esker piztu zala) eta erraustegixek isuritako kantzerraren eragileetaraiño, baiña ez juat sosik kobratzen honegaittik eta oin, poltsikua betetzen desten zereginetara pasau biharra jakat. Industria garbittu, osasundu, egokittu egin bihar juagu, eta horretarako kultura haundixa bihar dok, egun dakaguna baiño aurreratuagua. Dalako kultura industrialan izenian kaka onartzia, itsukerixia baiño ez dala iruditzen jatak. Poltsikua ondo beteta, begixak ondo itxitta (eta sudurrak, je, je). Ondo izan, Asier Arregi Amatiño(e)k dio: > Nere herrian, ospitalea, zaharren egoitza eta fundizioa ehun metroren >bueltan ezagutu izan ditut nik neuk azken berrogeita hamar urteotan. > > Ez dut esango soluziorik onena denik, baina bai, ostera, > industria-giroan >hazi eta hezitakook ez garela sekula tximinien kontra egon, gure eguneroko >bizitzaren eta bizimoduaren parte izan direnez gero. Eibarren, Zumarragan >edo Bilbo inguruan jaioak garenok beti maite izan ditugu tailerrak, fabrikak >eta olak. > > Nere uste apalez, Donostialdean indarrean jarri nahi diren zenbait >proiekturen kontrako jokabideak ?erraustegiak nahiz energia-zentralak izan? >industria kulturarik ezaren fruitu dira neurri handi batean. > > Era bitako kulturarik eza, gainera. Batetik, industriaren beraren aldeko >atxikimendu urria, teoriaz behintzat euskal industriaren ospeaz harro >sentitu arren, gero, praktikan, batere industriarik edota ahalik eta >urrutien nahi izango bagenu bezala. Bai, baina ez behintzat nere auzoan. > > Eta, bestetik, energiagintza industriatzat onartu nahi ez izana. > Zenbaiti >entzunez gero, badirudi industria... bizikletak, eskopetak, erremintak, >txapelak edo papera egitea baino ez dela, hondakinak errausteak edo energia >produzitzeak industriarekin zer ikusirik ez balu moduan. > > Esanak esan, nik, aukeran, nahiago oraingo erraustegi edo > ziklo-konbinatu >zentral berriaren ondoan bizi, betidaniko fundizio edo papertegiaren >aldamenean baino. Nere auzoko zaharrak dioen bezala... ?Tximinixak? >Tximinixak lehenguak, orainguak afariketakuak baino ez dittuk-eta?. > > Amatiño > Goiz kronika > Euskadi Irratia > 2007-03-13 > >_______________________________________________ >Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > >http://www.eibar.org/zerrenda > >harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
