Ikusitta zerrendan zenbat injeñeru dakaguzen, igual baten batek
esplikau ahal  izango dau guri ikasle sasoian Eskoriatzako pisuak
gertatzen jakun fenomenua.
Butanozko sua gekagun, elektriko barik. Sartagiña jarri eta (ez beti)
resonantzixa modoko zarata bat egitten zeban sartagiñak, in crecendo
zoiana. Tokiz mobidu ezkero, ixildu; baiña batzuetan, atzera be, hasi
egitten zan. Orduan sasoian, Arrasateko injenaritza eskolan lagunak
gekaguzen. Batzuk testiguak izan ziran, baiña ezin izan zeskuen
benetako errezoirik emon.
Bisitta guztiak bildurtu egitten ziran. Itzela zan.
Iñork badaki ze geratzen zan zulo batz haretan?
leire, martiztarra
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to