Aupa Leire:

Gariren denborapasa proposamenaren norbait naiz, je, je. Ia ba, azkar-azkar.

Seguraski, soiñu uhinen batekin erresonatuko zeban eta toki horretan 
bakarrik (sartagiñan azpiko burdiña edo sukalde osua be izan zeikian 
erresonantia). Edozein ordutan egitten zeban? sartagin konkretu batek 
bakarrik? Hauek garrantzitsuak dira itturrixa edo errazoia topatzeko. 
Bere formak, masak, egitura fisikoak, bolumenak, kasualitatez antena 
modukua osatuko zeben bibraziño (soinu, uhin elektromagnetiko...) jakin 
batetarako.

Bartzelonako neska bati ahoko aparatuko metalak FM irrati frekuentzia 
batekin erresonatzen zetsan. Irrati zarata, ahotsak, musika eta 
gsssgssrrrgss ahotik entzuten zeban!! Jasaneziña zan eta konpontzeko 
nahikua izan zan aparatuari metal zatitxo bat gehitzia, bere 
erresonantzia frekuentzia aldatuz.

Beste kasu batian, gela oso batek erresonatzen zeban, bertan lo egittia 
eziñezkua bihurtzen zala (nahizta sonurik entzun ez oso sentsiblia izan 
ezian, sonometroa erabili zeben pareteri konektauta horretaz jabetzeko). 
Iturrixa, ixa ehun metrotara zeguan tallar txiki batian gabaz pizten zan 
motoria zan (orduketarekin itturrixa topau zeben). Konponbidia, tabike 
bat bota eta zentimetro batzutako aldiakin jasotzia izan zan, lixto!

Ikusi, begiratu, aztertu, ikertu barik, ezin jakin konkretuki zeuena zer 
izango ete zan, baiña normalari para kentzeko modukua, uste dot.

Ondo izan,

Asier Arregi, lurtarra :-)


leire narbaiza arizmendi(e)k dio:

>Ikusitta zerrendan zenbat injeñeru dakaguzen, igual baten batek
>esplikau ahal  izango dau guri ikasle sasoian Eskoriatzako pisuak
>gertatzen jakun fenomenua.
>Butanozko sua gekagun, elektriko barik. Sartagiña jarri eta (ez beti)
>resonantzixa modoko zarata bat egitten zeban sartagiñak, in crecendo
>zoiana. Tokiz mobidu ezkero, ixildu; baiña batzuetan, atzera be, hasi
>egitten zan. Orduan sasoian, Arrasateko injenaritza eskolan lagunak
>gekaguzen. Batzuk testiguak izan ziran, baiña ezin izan zeskuen
>benetako errezoirik emon.
>Bisitta guztiak bildurtu egitten ziran. Itzela zan.
>Iñork badaki ze geratzen zan zulo batz haretan?
>leire, martiztarra
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to