Fenomeno paranormaletarako, galdetu telebistako Iker Jimenez horri.
Nik hiru aukera ditut:

- Zartaginaren izpirituak mobitzen zeban (ez jakon berua gustatzen itxuraz)

- Bilboko metroa pasatzen zan zuen etxe azpitik

- Arrazoi fisiko erraz bat dago hori azaltzeko, baina orain ez zenuke
ez zartagina eta ez su hura lortuko, ez eta esperimentu berdina ere,
asike ezin arrazoi hori aurkitu. Orduan, azaltzeko zaila denez, hobe
lehenengo bi aukeretako bat (edo asmatutako beste bat) hartu eta posta
zerrenda batetara bidaltzea, ea norbaitek denborapasa egiten duen
horri erantzuten.

Gari

On 3/19/07, leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> Ikusitta zerrendan zenbat injeñeru dakaguzen, igual baten batek
> esplikau ahal  izango dau guri ikasle sasoian Eskoriatzako pisuak
> gertatzen jakun fenomenua.
> Butanozko sua gekagun, elektriko barik. Sartagiña jarri eta (ez beti)
> resonantzixa modoko zarata bat egitten zeban sartagiñak, in crecendo
> zoiana. Tokiz mobidu ezkero, ixildu; baiña batzuetan, atzera be, hasi
> egitten zan. Orduan sasoian, Arrasateko injenaritza eskolan lagunak
> gekaguzen. Batzuk testiguak izan ziran, baiña ezin izan zeskuen
> benetako errezoirik emon.
> Bisitta guztiak bildurtu egitten ziran. Itzela zan.
> Iñork badaki ze geratzen zan zulo batz haretan?
> leire, martiztarra
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to