1. Azkenengo Argian (2080 zenb.) Elias Querejeta zinema zuzendariari 
elkarrizketa, bertan agerzen da bere aita frankismo garaian Gipuzkoako Ahaldun 
Nagusia eta Murtziako Gobernadore Zibila izan zela:
    
http://www.argia.com/argia-astekaria/2080/multinazionalen-presentzia-handiegia-dago-zineman

2. Lehenagotik be banekien Fernardo Savater idazlearen aita notarioa zela 
Donostian, baina ez nolanahiko notarioa, Francoren notario pertsonala baino, 
bere autu pertsonalak eramaten zituena.

3. Eta lehenagotik be banekien Luis Martin-Santos idazlearen kasua, "Tiempo de 
silencio" idatzi ebana. Ez dakit gaur egun institutuan derrigor ikasi 
beharrekoa dan, baina nire sasoian bai, eleberri bakarra edo idatzi zeban baina 
itzelezko lana ei zan, sari literario inportante bat irabazita. Hau be 
donostiarra.
    Klasean esaten ez zena zan bere aita Donostian destinatutako Franco garaiko 
jenerala zala, eta bera Gipuzkoako psoe-aren buru(a/etako bat) izan zela. 
Zeozer leituta argi geratu jatan: sari literarioa emoterakoan batzuk bazekixen 
zein zan bere familixa, eta beste batzuk bazekixen zer jarduera politikoetan 
zebilen. Irabazi zeban, erraz, nobela hori "oso ona zelako". Bai, ejem.

    Hirurak badaukate puntu komun batzuk: inguru geografikoa, edadea hor 
ingurukoa, oligarkia frankistako familixak, transizioan "Espainiako ikur 
progresistak" bihurtuta, kulturari lotuak, Espainiako komunikabideek 
maitatuak... eta, jakina, Espainia batu eta bakarraren defendatzaile sutsuak.

       Asko pentsatzeko emoten dau:    

    - Ze erraza dan "ni ezkertiarra naiz", "ni frankismoaren kontra nengoen" 
esatia.

    - Honek ereduok sartu-saldu doskuez.

    - Trantsizioa horrela egin zeben.

    - ...
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to