>

Ez dakit, Imanol, irudipena daukat gauzak gehiegi sinplifikatzen dituzula. 
Jende horren familia-ingurua, Trantsizioaren ibilbidea eta oraingo haien 
jarrerak hain estuki lotzea, halabeharrezko zerbait balitz bezala, ez dakit nik 
ba; beste kontu bat da zer pentsatzen dugun gaur egungo haien jarrera eta 
adierazpenei buruz, noski.

Baina irudipena daukat, are inguru sozial horretatik etorrita, ez zela hain 
erraza antifrankista izatea, garai haietan. Izan ere, jatorri sozial horietako 
edo antzekoetako gehienak ez ziren ezertan sartu, ez zuten disidentzia 
minimoena erakutsi (Aznar bat, adibidez).

Osasuna denoi,

Iban Zaldua,


> =?iso-8859-1?Q?Imanol_Trebi=F1o?= escribió:
>
> 1. Azkenengo Argian (2080 zenb.) Elias Querejeta zinema zuzendariari 
> elkarrizketa, bertan agerzen da bere aita frankismo garaian Gipuzkoako 
> Ahaldun Nagusia eta Murtziako Gobernadore Zibila izan zela:
>     
> http://www.argia.com/argia-astekaria/2080/multinazionalen-presentzia-handiegia-dago-zineman
>
> 2. Lehenagotik be banekien Fernardo Savater idazlearen aita notarioa zela 
> Donostian, baina ez nolanahiko notarioa, Francoren notario pertsonala baino, 
> bere autu pertsonalak eramaten zituena.
>
> 3. Eta lehenagotik be banekien Luis Martin-Santos idazlearen kasua, "Tiempo 
> de silencio" idatzi ebana. Ez dakit gaur egun institutuan derrigor ikasi 
> beharrekoa dan, baina nire sasoian bai, eleberri bakarra edo idatzi zeban 
> baina itzelezko lana ei zan, sari literario inportante bat irabazita. Hau be 
> donostiarra.
>     Klasean esaten ez zena zan bere aita Donostian destinatutako Franco 
> garaiko jenerala zala, eta bera Gipuzkoako psoe-aren buru(a/etako bat) izan 
> zela. Zeozer leituta argi geratu jatan: sari literarioa emoterakoan batzuk 
> bazekixen zein zan bere familixa, eta beste batzuk bazekixen zer jarduera 
> politikoetan zebilen. Irabazi zeban, erraz, nobela hori "oso ona zelako". 
> Bai, ejem.
>
>     Hirurak badaukate puntu komun batzuk: inguru geografikoa, edadea hor 
> ingurukoa, oligarkia frankistako familixak, transizioan "Espainiako ikur 
> progresistak" bihurtuta, kulturari lotuak, Espainiako komunikabideek 
> maitatuak... eta, jakina, Espainia batu eta bakarraren defendatzaile sutsuak.
>
>        Asko pentsatzeko emoten dau:
>
>     - Ze erraza dan "ni ezkertiarra naiz", "ni frankismoaren kontra nengoen" 
> esatia.
>
>     - Honek ereduok sartu-saldu doskuez.
>
>     - Trantsizioa horrela egin zeben.
>
>     - ...
>
>
>   ------------------------------------------------------------------------
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to