Goizeko 8etan Bergaran elur dexente zegoen, baina ez zuen ematen errepideak 
moztuta egoteko modukoa zenik. Irratia elurtearen berri ematen ari zen, 
zirkulatzea "konplikatua" zela zioten, eta ahal bazen, kotxerik ez hartzeko edo 
garraio publikoa erabiltzeko. 
Nik be hori pentsatu dot. Egun osoa Eibarren emateko, hobe nuela Bergaratik 
Eibarra autobusez etortzea.

Pesako autobusa, nahiz eta berandu, ohikoa daukana baino gutxiago atzeratu da.
"Arinak" da nire autobusa, Bergara-Eibar autopistaz egiten duena. 
Bazegoen elurra autopistan, baina arazorik barik iritxi gara Eibarra.

Orain www.goiena.net-en bidez jakin dut Eibar-Bergara autobus zerbitzu guztiak 
eten egin dituztela, noranzko bietan. 
Autopista ez dago itxita, baina autobus zerbitzua kendu egin dute. Alegia, 
kotxez etorri izan banintz joatea izango nukela. 

Zelan bueltatu etxera, hegan? Eibarren ostatu?

Orain zintzilik zerbitzu publiko bati, irratiari, jaramon egiteagaitik, eta 
beste baten, autobusaren, menpe egoteagaitik. 

Herritar zintzoa izaten aspertzeko modukoa. 

Elena
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to