Elena Lakak Bergarara juan behar zuela-eta esan diot (pribatutik) nik
eramango niola, ITVa pasatu barik neukan-eta. Bere gurasoei lapurtuko diela
kotxea, baƱa hala be, ITVa pasatzera joan naiz (urritik pendiente
neukan!!!). Arazo barik pasatu dut, eta bueltan irratian entzun dut Guardia
Civilaren 5 patrulla joan dirala Arnaldo Otegiren bila. Eibarko peajean
(Azitaingoan), bertan zeuden 5 Nissan patrol eta beste kotxe berde bat. Hori
orain dela lau minutu eta erdi izan da, hortaz, arratsaldeko 6etan
Audientzia Nazionalera heltzeko esperantzarik ez dute izango...
Josu.

2007/3/21, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:

Elena:

>Orain <http://www.goiena.net-en>www.goiena.net-en bidez jakin dut
Eibar-Bergara autobus zerbitzu guztiak eten egin dituztela, noranzko bietan.
>Autopista ez dago itxita, baina autobus zerbitzua kendu egin dute.
Alegia, kotxez etorri izan banintz joatea izango nukela.
>

elurraren inguruko zerbitzu publikoen informazioaren errepasoa egin du
gaur zerrenda honetako beste batek, Asier Sarasuak, eta Sustatun atera du:
http://www.sustatu.com/1174480068

ondorio honetara iritsi da: Interneteko euskal atari lokalek informatzen
dute errepidea nola dagoen, ez zerbitzu publikoek, gure inguruan,
http://www.uztaria.com Azpeitikoak, http://www.goiena.net Elenak dioen
bera, eta Elgoibarko http://www.elgoibarren.net

Bestalde, elurrak ataskatuta laga duen elgoibartarra (Arnaldo Otegi), egon
behar zuen tokira eroateko ahalegin guztiak egingo dituzte zerbitzu
publikoek: audientzia nazionalak atxilotzeko agindu dio Goardia Zibilari.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to