Elena:

>Orain <http://www.goiena.net-en>www.goiena.net-en bidez jakin dut 
>Eibar-Bergara autobus zerbitzu guztiak eten egin dituztela, noranzko bietan. 
>Autopista ez dago itxita, baina autobus zerbitzua kendu egin dute. Alegia, 
>kotxez etorri izan banintz joatea izango nukela. 
> 

elurraren inguruko zerbitzu publikoen informazioaren errepasoa egin du gaur 
zerrenda honetako beste batek, Asier Sarasuak, eta Sustatun atera du:
http://www.sustatu.com/1174480068

ondorio honetara iritsi da: Interneteko euskal atari lokalek informatzen dute 
errepidea nola dagoen, ez zerbitzu publikoek, gure inguruan, 
http://www.uztaria.com Azpeitikoak, http://www.goiena.net Elenak dioen bera, 
eta Elgoibarko http://www.elgoibarren.net

Bestalde, elurrak ataskatuta laga duen elgoibartarra (Arnaldo Otegi), egon 
behar zuen tokira eroateko ahalegin guztiak egingo dituzte zerbitzu publikoek: 
audientzia nazionalak atxilotzeko agindu dio Goardia Zibilari.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to