Kaixo:
Azkoittiarra eskatu duzue eta erantzuten hasiko naiz.
Ez dakit nik esaldi hori "esaera" mailara ixoko nukeen, baina igual
orain batzuentzat hala izango da, bertsio desberdin asko entzun ditut:
"gogortu, tentetu, ... " baina beti mutilen arteko elkarrizketetan
(neskei buruz elkarri adar joka).
Zuek diozuena esan nahi du: "ixoko al hixoke horri" "igo al hioke
horri", eta zein zentzutan? Ba, hori ere nik uste dut asmatu duzuela.
Argi dago esaldi zehatz hori mutil bati zuzenduta dagoela, zeinek esan
dezakeelako kontua irekiago utziko nuke.
Ni orain ez naiz Azkoitian bizi, baina Azkoitiko neskak dexente aldatu
dira horrelakoak esaten badabiltza (nori?eibartarrei?) -poztekoa denez-,
edo agian mutilak gustuko dituen mutilen esaera izango da, edo besterik
gabe adarra jotzeko erabilitakoa? Edo hirurak!!!
Gero arte
Pello
______________________________________________
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]