Eskerrikasko azalpenengaittik Pello!

Baiña, orduan, nik uste neban moduan, "Ixoko al hixoke horri" batenbatek mutil 
bategaittik esatekua da? Nere susmua hori zan, baina azalpenak emon zestazenak 
neska bati esatekua zala esaten zestan eta orduan ulertzen neban "gainera igo", 
"gainian jarri" esan nahi zebala.

Bestetik, ni asko ibiltzen naiz Azkoitti aldian (esan leike hanka bat han 
dakatela ya) ta ez dakit neskak euren artian halakorik komentatzen daben (ez 
dot uste; bakarren batek igual...), baiña mutillak hitzetik hortzera darabixez 
halako esamoldiak!

Aintzane

pello etxaniz <[EMAIL PROTECTED]> escribió: Kaixo:

Azkoittiarra eskatu duzue eta erantzuten hasiko naiz.

Ez dakit nik esaldi hori "esaera" mailara ixoko nukeen, baina igual 
orain batzuentzat hala izango da, bertsio desberdin asko entzun ditut: 
"gogortu, tentetu, ... " baina beti mutilen arteko elkarrizketetan 
(neskei buruz elkarri adar joka).

Zuek diozuena esan nahi du: "ixoko al hixoke horri" "igo al hioke 
horri", eta zein zentzutan? Ba, hori ere nik uste dut asmatu duzuela. 
Argi dago esaldi zehatz hori mutil bati zuzenduta dagoela,  zeinek esan 
dezakeelako kontua irekiago utziko nuke.

Ni orain ez naiz Azkoitian bizi, baina Azkoitiko neskak dexente aldatu 
dira horrelakoak esaten badabiltza (nori?eibartarrei?) -poztekoa denez-, 
edo agian mutilak gustuko dituen mutilen esaera izango da, edo besterik 
gabe adarra jotzeko erabilitakoa? Edo hirurak!!!

Gero arte

Pello

  
______________________________________________ 
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. 
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. 
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


                
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to