Gaur dator prentsan Eibar erdiguneko bi txalet pikutara doazela, etxeak egiteko noski. Mekolako txaleta eta Isasikoa. Eibarko urbanismo desastrearen lerroa pixka bat apurtzen zeben etxe hauek.
Orain segurua da "Makalarro" pasabidea galdu dogula, hain izen bereziko pasabide kuriosua. Beti izan dot handik pasatzeko tentazioa, baina Alfarako sarrera zanez itxita egoten zan. http://tinyurl.com/3bauux Baina atzo Eibarrekin pozteko aukera ere izan neban, Elgetarako bidean. Isasi panaderixako obradora baino ehun metro lehenago, ez zeban ba katagorri edo katamixar batek karretera zeharkatu gure aurrean? Pentsau umeentzat zelako emoziua! Aupa Eibar, ez dago dana galduta! Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
