> Isasi panaderixako obradora baino ehun metro lehenago, ez
zeban ba katagorri edo katamixar batek karretera zeharkatu gure 
aurrean?

    - Ez zen arratoi bat izango, zure desioekin distortsionatuta, ez?

    Ez, sinistekua da, neuk be esan neban ez hain aspaldi bat agertu jatala 
Arrateko karreterian Eibarko kaskutik gertu. Lasai erozein modutan, agudo 
akabatuko dabe.

    Pasatako astian neuk be beste sorpresa bat izan neban. Ordura arte sekulan 
ez neban koneju bat, basa koneju bat, hortik zihar ikusi Euskal Herrixan 
(Frantzian bai), koloreangatik behintzat salbaje horretakua zirudien, ez 
etxetik eskapau edo soltatakoa. Ba pasatako astian ikusi neban, eta toki bitxi 
batean: Gasteizko Salbatore kanpo santuan, hori kaskutik aparte, huritik +- 
bost kilometrotara.

    Eta beste datu bat, baina hau ez zan sorpresa izan. Elgetan basurdeen 
arrastoak ikusi nittuen pasatako udan, baina hori espero zeikean.

    Ima.
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to