Gaur dator prentsan Eibar erdiguneko bi txalet pikutara doazela,
etxeak egiteko noski.


Izugarrizko pena emon dezta... :(


Orain segurua da "Makalarro" pasabidea galdu dogula, hain izen
bereziko pasabide kuriosua. Beti izan dot handik pasatzeko tentazioa,
baina Alfarako sarrera zanez itxita egoten zan.


Neri berdina gertatu izan jata beti... lagun batzuek saltau zeben hesia
behin, baina ni goguekin geratu nitzan.


Isasi panaderixako obradora baino ehun metro lehenago, ez
zeban ba katagorri edo katamixar batek karretera zeharkatu gure
aurrean?


Ez zen arratoi bat izango, zure desioekin distortsionatuta, ez?


Pentsau umeentzat zelako emoziua!  Aupa Eibar, ez dago dana
galduta!



Umientzako, eta hain ume ez diranentzako bebai, ezta? Aupa Eibar!!
Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to