Zerrendako askok pentsatzen dozue lotsarik ez dakadala, eta iñoiz ez naizela gorritzen. Ez da egixa. Badira pare bat egun lotsa-lotsa eginda naguala, gabaz lo egittia be kostau egitten jata. Ez da guzurra ez exajeraziñua, halan da, halakua naiz. Transtorno mental transitorixo baten pian egon naiz. Badakizue inpulsibia naizela, izan; eta askotan erantzutzen dodala pentsau barik. Hori gertau jatan "harrixa/harrixian" galderiakin. Kriston txapia bota, eta nun Sarafiñek zuzendu. Ez neban zuzenketia aitzen, baiña Serafiñen ahotik etorritta...Bueltaka ibili nintzan, ondoezin sentidu arte. eta etxerako bidian aittu neban! Goittik behera nahastau nintzan. Nere azalpenian "a" itsatsia aittatu neban, nik akats hori egitten dodalako "eliza" estiloko berbekin. Galderia ikusi nebanian, erreperau be ez netsan egin "harri" zala. Nik nere akatsa nekan buruan eta hori azaldu neban. Baiña gaizki. nere prestigio guztia lurretik! Atxagak titular hau emon zetsan Berriari: "euskaldungoaren hiperzuzentasunaren atzean, inferioritate konpejua dago" Errezoia dakala uste dot, eta neri lotsia hortik be etortzen jata. Barkatuidazue, hurrenguan bi bidar (edo behin, behintzat) pentsauko dot erantzun aurretik. Apal-apal, zuen aurrian leire, lotsagorrittuta
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
